Euskal Herrian, taiak adaska batean, 15-20 cm luzeraz eta 1.5-2 cm lodieraz, egiten ziren ebaki edo markak ziren, denda, okindegi, errota eta ikaztegietan erabilitakoak, saltzailearen eta eroslearen arteko zorren kontua eramateko. Adar bat, gehienetan gereziondozkoa, bitan puskatu egiten zen, angelu jakin batez. Ondoren, zor edo kontu bat irudikatzeko, adar bietan ebaki edo marka egiten zen (unitate bat adierazteko, ebaki bikoitza edo hortza egiten zen; unitate erdirako, berriz, ebaki bakarra egiten zen). Gero, zorra kitatzeko orduan, bi adarrak batera jarri eta bi adarrek bat egin eta kontu berdina adierazten zutela egiaztatu ondoren, zorra kitatu egiten zen. Kontabilitate sistema hau Oiartzun bailaran eta Goizuetan jaso da [1].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Antxon Aguirre Sorondo, Apuntes sobre la molinería en Euskal Herria, Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía / Prehistoria-Arqueología, Eusko Ikaskuntza, 1982, 321-342 orrialdeak