Tabladako gudua Aljarafe eskualdean 844ko azaroaren 11n (230eko safarreko 25ean) izandako gudua izan zen, Kordobako Emirerria eta bikingoen artekoa.[1] Bikingoen talde batzuek kostaldea, Medina Sidonia eta Cádiz arpilatzen zituzten bitartean, armadaren zati handienak Guadalquivir igo zuen. Sevilla astebetez arpilatu eta gero, bikingoek Andaluzian barrena egin zuten. Orduan, Abd ar-Rahman II.a emirrak armada bat antolatu zuen bere lurraldeak defenditzeko. Arabiar kronikarien arabera, musulmanen garaipena erabakigarria izan zen. 30 itsasontzi erretzeaz gain, hogei mila preso hartu zituzten (kopurua neurriz gorakoa zen baina litekeena da mila edo bi mila izan).[2]

Tabladako gudua
Bikingoak Iberiar penintsulan
Data844ko azaroaren 11
LekuaAljarafe
EmaitzaMusulmanen garaipena
Gudulariak

Kordobako Emirerria

Bikingoak

Gudu ostean ihesean zenbiltzaten eskandinaviarrek Niebla arpilatu zuten eta handik iparraldeko Afrikarantz jo zuten. Presoek emirraren guardia osatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Martos Quesada, Juan. (1998). «La invasión de Al-Ándalus» La aventura de la Historia in: Vikingos: los guerreros venidos del hielo. 8 (95): 62-67..
  2. (Gaztelaniaz) Martín, José Luis. Los adoradores del fuego en la Península. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Andaluziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.