Sweet November (2001eko filma)

Sweet November (euskaraz Azaro Goxo) 2001eko Pat O'Connor irlandar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama film bat da. 1968ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da. Keanu Reeves eta Charlize Theron aktoreek antzeztu zuten.

Sweet November (2001eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2001
IzenburuaSweet November
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, film dramatikoa eta film komikoa
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaSweet November (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Daly City (Kalifornia), Mission Dolores Park (en) Itzuli, San Frantzisko eta San Rafael (Kalifornia)
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pat O'Connor (en) Itzuli
[[Kategoria:Pat O'Connor (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Herman Raucher
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaElliott Kastner (en) Itzuli
Steven Reuther (en) Itzuli
[[Kategoria:Elliott Kastner (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Steven Reuther (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
EdizioaAnne V. Coates (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaNaomi Shohan (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaChristopher Young
Argazki-zuzendariaEdward Lachman
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko

IMDB: tt0230838 Filmaffinity: 945737 Allocine: 29065 Rottentomatoes: m/1104841-sweet_november Mojo: sweetnovember Allmovie: v234771 TCM: 343555 Metacritic: movie/sweet-november TV.com: movies/sweet-november-2001 Netlix: 60004446Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nelson Moss (Keanu Reeves) iragarkigile arrakastatsua bere lanarekin erabat obsesionatua bizi da. Behinola, bere gida baimena berritzen ari dela, Sara Deever (Charlize Theron) neska gazte eder baina itxura utzikoa ezagutuko du, biak ere bizitzari buruz oso ikuspuntu ezberdinak dituzten pertsonak. Biak hizketan ari direla, neskak mutilari berekin batera hilabete bat biziz gero bizitza aldatuko diola aipatuko dio, mutilak bere lana eta neskalaguna galdu eta bizitza hondamendira doakiola ikusirik, neskaren proposamenari baiezkoa emando dio.

Orduan Nelson Sararen "Azaroko Mutila" bilakatu eta munduaren ikuspegia guztiz aldaraziko dio. Sarak hainbat aru ezarriko dizkio: erlojuari jaramonik ez egitea, mugikorra edo internetik ez erabiltzea, telebista ez ikustea, luxuzko arroparik ez jaztea.... azken finean, edozein gizakiren eguneroko errutinatik ihes egitea. Hasieran, Nelsonek neska erotua dagoela usteko du, baina lasterrera Sarak bere onez inposatu dizkion arauak direla ohartuko da, eta neskaren bihotz ona eta haren bizimodua eta lagunak ezagutzen hasiko da: aitarik gabeko haurra, etxegabe bat, eta egun argiz itxura arrunta duten baina gauez emakumez jazten diren bi gizon. Gainera, Nelson Sararekin inoiz ez bezala dibertituko da.

Nelsonek Sarari bere bizitzari buruz mintzatuko zaio, baina Sarak bere bizitzaz ezer ez diola kontatzen ohartuko da. Hortaz, Nelsonek bere kaxaz Sarari buruz jakitea erabakiko du, eta azkenean iraganean Sara eta bere ahizpak hestebete enpresa bat sortu zutela jakingo du, baina enpresak sekulako arrakasta izan eta arreba aberats bilakatu aurretik Sarak enpresa bertan behera utzi omen zuen.

Nelson Sarataz maitemindu eta azkenean ezkontzea proposatuko dio, baina Nelsonen harridurarako Sarak ezin duela erantzungo dio. Une horretan Sarak minbizia duela eta bizi denboraldi laburra gelditzen zaiola jakingo du. Duela urte bat tratamenduak alde batera utzi zituelako bere arreba eta familiarekin haserretu zela, eta gaixotasunaren ondorioz, hilabetero gizon ezberdin bat hautatu eta zoriontsu egingo zuela erabaki zuela, berak ere gelditzen zitzaion bizialdia ahal zuen bezainbeste gozatuz.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu


]