Sutura Trintxerpen (Gipuzkoa) sortutako punk-rock talde bat da. 1997an hasi ziren talde moduan eta 2018an erabaki zuten eszenatokitik jeistea. Hasierako taldekideak Anartz (Ahotsa), Alberto (Bateria), Iban (Baxua), Antxon (Gitarra) eta Jon (Gitarra) ziren, baina hainbat lagun pasa dira taldearen ibilbidean zehar.

Sutura (Punk taldea)
Datuak
Songkick: 3635 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Taldearen proiektuak hasiera ikusten du 1995an Pasaiako eskualde denaren Trintxerpen, ensaio lokala konpartitzen zuten bi talde batu ondoren. Hasierako taldeak "Lepra" zuen izena baina hartuta zegoela konturatu ondoren "Sutura Leve" deitzea erabaki zuten.[1][2][3]

1997an taldea osatzen zuten bost kideek (Anartz, Alberto, Iban, Antxon eta Jon) izena "Sutura"n uztea erabaki zuten eta serio ensaiatzen hasi. Haien lehenengo erakustaldia "The Cave" lokalean izan zen, geroago ensaiatzen bukatuko zuten lekua.

Lehenengo grabazioa 1999an egin zuten Errenterian Jorge Reboredoren laguntzaz eta emaitza hamabi abestiko maketa indartsu bat izan zen. Bostehun ale banatu ziren berehala eta ez zen edizio berririk kaleratu askoz berandura arte.

Haien lehen diska "Dios Está en Todas Partes" izan zen, 2001 kaleratua eta maketaren lan dinamika berdina jarraituz. Ez zuten errepikatu maketan ateratako materiala eta ahala ere lan honetan aurkeztutako abestiak taldearen diskografiaren erdigunea suposatzen dute. Koruak eta bigarren gitarrak paper garrantzitsua jokatzen dute.

Diskaren edizioaren ondoren Albertok taldea utzi zuen, eta beraren ordez Billa sartu zen bateriaren atzean. Hurrengo grabaketa 2005an egin zuten eta "Luchar y Beber" izena eraman zuen. Jorge Reboredoren "Estudio 77"an grabatu egin zen, eta izenak esaten duen bezala, abestien letrak borrokara eta festara animatzen dute aldi berean. Oihuka diskografikak eraman zuen diskaren banaketa eta zenbait arazo izan zituzten "Jose Miguel" eta "Arde España" abestiekin Egin egunkariaren inguruan jarritako salaketa batean inplikatuak baitzeuden.

Abestiak ez ziren diskan atera eta "Reyerta" fanzineak prestatutako bilduma batean kaleratu egin ziren azkenean. Kolektibo berdinak haien hurrengo lana prestatzeaz arduratu zen, 2006ean Añorgan grabatutako zuzeneko diska. Era berean hainbat urte ondoren DVD formatuan atera zuten Lasarte-Orian Apurtu taldearekin batera emandako kontzertu bat.

Ritxi aizpururen laguntzaz sortu zuten haien lan berria 2010ean, "Sueños Podridos" izenaz eta Baga Biga diskografikaren eskutik. Diska honetan erlijioa kritikatzen jarraituko dute eta hainbat abesti mitiko utzi zituen, besteak beste, Errealari eskeinitako punk bertsioa. Diska honen aurkezpenerako Endika sartuko zen gitarran Ionen ordez.[4]

2012an hamabost urte egin zituen taldeak eta ospatze moduan bilduma diska bat kaleratu zuten "15 Años de sutura" izenarekin eta beste lanen hartean hautatutako abestietaz osatua. 2014ean Oiartzunen (Gipuzkoa) grabatu zuten haien azkeneko diska izango zena "Ijitu Baita" estudioan, Endikaren partetik nahastua. Emaitza "Heroes de Mierda" diska izan zen eta "Potencial Hardcore" diskografika vallekarrak banatu egin zuen.

Taldearen ibilbide luzean zehar gutxitan atera ziren atzerrira, baina adibidez, Manchesterren egon ziren. Hainbatetan jo dute U.K. Subs-ekin batera eta Anartz abeslariak Sex Pistols-en bertsio talde batean parte hartu zuen ere bai, Jhonny Rotten abeslariarekin daukan mugitzeko eta abesteko berdintasuna dela eta. 2015ean Matxinada fanzineak ateratako bilduma batean parte hartu zuten bi abestirekin eta azkeneko diskaren harian bi bideoklip prestatu zituzten, "No violence"[5] eta "Seguimos en Pie"[6] abestirenak.

Estiloa aldatu

Nabargarria da 80ko hamarkadako euskal punk taldeek utzitako estiloaren jarraipena, La Polla Records, RIP edo Cicatrizen antzekoa, baina baita ere sumatzen da 999, Adicts edo UK Subs-en talde ingelesen influentzia. Hala ere, zuzenean da Suturaren indar guztia nabaritzen denean, Anartzen jarrera soltea dela eta.[3]

Diskografia aldatu

Honakoa da Suturaren diskografia:[7][8]

Maketak aldatu

  • Maketa (Beraiek banatutakoa, 1999, 2009)

CD-ak aldatu

  • Dios Está en Todas Partes (Beraiek banatutakoa, 2001)
  • Luchar y Beber (Ohiuka, 2005)
  • Directo en Añorga (Reyerta, 2006)
  • Sueños Podridos (Baga Higa, 2010)
  • 15 Años de sutura (Beraiek Banatutakoa, 2012)
  • Heroes de Mierda (Potencial Hardcore, 2014)

DVD-ak aldatu

  • Directo en Añorga (Reyerta, 2006)

Taldekideak aldatu

Taldea kide hauek osatzen dute[9]:

  • Anartz (Ahotsa)
  • Alberto (Bateria)
  • Iban (Baxua)
  • Antxon (Gitarra)
  • Jon (Gitarra)
  • Billa (Bateria Albertoren ordez)
  • Endika (Gitarra Jonen ordez)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) HISTORIA :: Sutura. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  2. Sutura. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  3. a b (Gaztelaniaz) Biografía de Sutura - La Fonoteca. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  4. Punk, Musica. Sutura. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  5. Sutura Punk. (2015-10-09). Sutura - No violence (Videoclip oficial 2015). (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  6. Sutura Punk. (2015-01-13). Sutura - Seguimos en Pie (Videoclip oficial 2015). (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  7. .
  8. Sutura. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  9. (Gaztelaniaz) MIEMBROS DEL GRUPO :: Sutura. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).

Kanpo estekak aldatu