Superarrautza
Geometrian, superarrautza biraketa-solido bat da, superelipse bat bere ardatz nagusiaren inguruan biratzean sortzen dena. Superelipsoidearen kasu berezi bat da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c4/Superaeg.jpg/220px-Superaeg.jpg)
Elipsoide erregularra ez bezala, superarrautza egonkorra da gainazal lau baten gainean (zutik iraun dezake mahai gainean, adibidez).
Piet Hein (1905-1996) daniar poeta eta zientzialariak aurkitu zuen superarrautza, superelipse batetik abiatuta.