Sula uharteak
Sula uharteak (indonesieraz: Kepulauan Sula) Indonesiako uhartedia da, iparraldeko Moluketan dagoena.[1] Uharte nagusienak Mangole, Sanana eta Taliabu dira, Lifamatola eta Seho nabarmenak ere izanda. Guztira 9.632 km²-ko azalera eta, 2010eko erroldaren arabera, 132.070 biztanle dituzte.[2]
Sula uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 291 m |
Mota | Erregentzia (Indonesia) |
Azalera | 1.787,63 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°50′57″S 125°18′52″E / 1.8492°S 125.3144°E |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Ipar Molukak |
Weber lerroaren mendebaldean daudelarik, biogeografikoki Celebeen parte bat dira.