Sufre hexafluoruro

konposatu kimiko

Sufre hexafluoruroa (SF6) gas inorganiko, koloregabe, usaingabe, ez-toxiko eta ez-sukoia da (baldintza normaletan). Aireak baino 5 aldiz dentsitate handiagoa dauka, 6,13 g/l, atmosfera bateko presiopean. Geometria molekular oktaedrikoa du, non 6 fluor atomo dauden zentruan dagoen sufre atomoari loturik. Molekula hiperbalentea da.

Sufre hexafluoruro
Sulfur-hexafluoride-2D-small.png
Formula kimikoa F₆S
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta sufre eta fluor
Ezaugarriak
Disolbagarritasuna 0,003 g/100 g (ura, 25 °C)
Sublimazio-tenperatura -64 °C
Lurrun-presioa 21,5 atm (20 °C)
Masa molekularra 145,96249 u
Erabilera
Konposatu aktiboa Sonovue (en) Itzuli
Kristalografia
Sistema kristalinoa Kristal-sistema ortorronbiko
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
1
0
Denboran ponderatutako esposizio muga 6.000 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Berokuntza globalerako gaitasuna 26.087
Eragin dezake sulfur hexafluoride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey SFZCNBIFKDRMGX-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 2551-62-4
ChemSpider 16425
PubChem 17358
Reaxys 7247840
Gmelin 30496
ChEBI 2752
ChEMBL CHEMBL1796998
NBE zenbakia 1080
RTECS zenbakia WS4900000
ZVG 5220
DSSTox zenbakia WS4900000
EC zenbakia 219-854-2
ECHA 100.018.050
MeSH D013459
RxNorm 1599276
UNII WS7LR3I1D6
NDF-RT N0000192569
KEGG D05962

Sintesia eta propietate kimikoakAldatu

1901ean sintetizatu zuten lehen aldiz Henri Moissan kimikako nobel saridunak eta Paul Lebeauk sufrea (S8) eta fluor gasa (F2) nahasita.

Gaur egun ere prozesu bera erabiltzen da industrian SF6a lortzeko. Prozesu honetan sortzen den S2F10a beroketa bidez banatzen da eta ondoren produktua NaOHrekin garbitzen da SF4a desegiteko.

Oso inertea da, ez du ia ezerekin erreakzionatzen. Litioarekin ordea exotermikoki erreakzionatzen du.

Tenperatura 204 °Ctik gora igotzen denean deskonposatu egiten da hainbat sustantzia toxiko sortuz. Hala nola, azido fluorhidrikoa, sufre dioxidoa eta zenbait sulfato.

Gas ez polarretan ohikoa den bezala disolbagarritasun txikia du uretan baina ondo disolbatzen da disolbatzaile apolarragoetan(alkohola, eterra, ...).

ErabilpenakAldatu

Urtean 8000 tona ekoizten dira.

  • Industria elektrikoan gas faseko ingurune dielektriko gisa erabiltzen da goi tentsioko (>35 kV) ekipamenduetan, aireak edo nitrogeno lehorrak baino konstante dielektriko haundiagoa baitu.
  • Magnesioaren industriak kantitate handietan erabiltzen du gas inerte gisa.
  • Medikuntzan ere erabiltzen da, erretinako kirurgian eta ultrasoinu bidezko irudietan odol-hodien bereizmena handitzeko.
  • Gas toxiko bat erabiliz egindako eraso terrorista batean gasa metro sarean barna nola zabalduko litzatekeen ikertzeko egindako test batean erabili zuten 2007ko martxoaren 25ean Londoneko St John's Wood metro

geltokian.

  • Trazatzaile gisa erabili izan da ikerketa ozeanografikoetan itsasoa eta atmosferaren arteko gas-trukaketa ikertzeko.

Negutegi efektuaAldatu

Negutegi efektua sortzen duten gasetako bat da, CO2a baino 22800 aldiz indartsuagoa. Biziraupen oso luzekoa da, estimazioen arabera 800-3200 urte irauten baititu atmosferan.

Efektu fisiologikoakAldatu

Gas hau arnasten duenari ahotsa loditzen zaio. Airea baino 5 aldiz dentsoagoa denez, soinuaren abiadura gas honetan airean duenaren %44 baita. Airea baino dentsitate txikiagokoa den helioak sortzen duen efektuaren aurkakoa eragiten du.

Xenon edo sufre hexafloruroa bezalako gas astunak kantitate txikietan arnastea segurua da oxigenoa %20ko kontzentrazioan duten gas nahasteak erabiliz. Biriketan gasak oso azkar eta modu eraginkorrean nahasten direnez erraz kanporatzen da eta ez da biriken hondoan pilatzen.

Kantitate handietan arriskutsua izan daiteke, ikusezina baita eta ez kolorerik, ez usainik ez duenez oharkapean arnastu baitateke.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu