Sudoviera
Mendebaldeko hizkuntza baltiko hila
Sudoviera hizkuntza baltiko taldeko hizkuntza hila da, mendebaldeko hizkuntza baltikoen azpitaldean sailkatua. Yotvingioen hizkuntza zen.
Sudoviera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 0 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Hizkuntza baltikoak mendebaldeko hizkuntza baltikoak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | baliorik ez |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xsv |
Glottolog | baliorik ez |
Wikipedia | baliorik ez |
IETF | xsv |
Yotvingioak, prusiarrekin ahaidetuak, Erdi Aroan Yotvingia eskualdean bizi ziren, gaur egungo Poloniako ipar-ekialde (Podlasia, Suwałki eskualdea), Lituaniako hego-mendebalde eta Bielorrusiako ipar-mendebaldearen artean. Sudovieraren aztarnak toponimoetan eta lituaniera, bielorrusiera eta polonieraren ipar-ekialdeko dialektoetan aurki daitezke. Sudovieran jatorria dute Poloniako zenbait aintzira eta ibaien izenek: Hańcza, Netta, Necko, Sajno, Kolno, Rospuda, Serwy, Wigry.