Ireki menu nagusia

Straw Dogs (euskaraz Lastozko Txakurrak) 1971ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren thriller eta drama filma da. Gordon Williams britainiar idazlearen The Siege of Trencher's Farm (1969, Trencher Enea Baserriko Setioa) eleberrian oinarritua dago. Dustin Hoffman, Susan George, Peter Vaughan, T. P. McKenna, Del Henney, Jim Norton, Ken Hutchison, Len Jones, Sally Thomsett eta David Warner aktoreek antzeztu zuten.

Straw Dogs
Jatorria
Argitaratze-data 1971
Jatorrizko izenburua Straw Dogs
Mugimendua New Hollywooda
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Siege of Trencher's Farm Itzuli
Grabazio lekua(k) St Buryan
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Sam Peckinpah
Gidoigilea(k) David Zelag Goodman Itzuli
Sam Peckinpah
[[Kategoria:David Zelag Goodman Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Dustin Hoffman
Susan George
Peter Vaughan
T. P. McKenna
David Warner
Jim Norton
Colin Welland
Ken Hutchison
Peter Arne
Sally Thomsett






[[Kategoria:Colin Welland Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ken Hutchison Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Arne Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sally Thomsett Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Daniel Melnick
Konpainia ekoizlea American Broadcasting Company
Talent Associates Itzuli

[[Kategoria:Talent Associates Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Paul Davies Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Jerry Fielding Itzuli
Argazki-zuzendaria John Coquillon
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kornualles
Historia
Nominazioak Academy Award for Best Original Dramatic Score
44th Academy Awards

Jerry Fielding
Kanpo loturak

Izenburua antzinaroko Tao Te Ching idazlanean agertzen den eztabaidan lastozko txakurraren zeremonian oinarritua dago. Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Kornualles konderriko St Buryan udalerrian filmatu zen.

2011n izenburu berdineko berregokitzapena filmatu zen, baina hura AEBetako Mississippi estatuko baserri giroko herri batean girotua izan zen.

ArgudioaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970eko hamarkadaren hasiera, Ingalaterra, Kornualles. David Sumner (Dustin Hoffman) estatubatuar matematikaria eta Amy (Susan George) emazte gazte ederra baserri giroko herri txiki batetara bizitzera jon berri dira, berez emaztearen jaioterria dena. Han, Summerreak landetxe bat alokatu eta bertan patxada ederrean bere matematika ikerketei berrekiteko asmoa du.

Herritar gehinak jatorrak eta lasaiak diruditen arren, ustekabean bikoteak bertako zenbait herritar gatazkatsuekin arazoak izaten hasiko dira: Charlie Venner (Del Henney), Amyren mutilagun ohia, eta bere adikide diren Norman Scutt (Ken Hutchison), Chris Cawsey (Jim Norton) eta Phil Riddaway (Donald Webster) gizasemeek osatutako alproja taldea, haiei Vennerren osaba gehituko zaie, Tom Hedden (Peter Vaughan) mozkorti eta kaskailua. Euren jokamoldeak bikote etorriberriarekin gero eta bortitz, oldarkor, lotsagabe eta harrigarriagoak bilakatuko dira. Hortaz, David barnerakoi eta lasaiak pauso bat aurrera eman eta aurre egin beharko die, bai bere burua nahiz Amy bera haiengandik defendatu nahi baldin baditu behinik-behik.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu