Stratego bi jokalariek 10x10 laukidun taula batean jokatzen duten estrategiazko taula-joko bat da. Jokalari bakoitzak 40 pieza kontrolatzen ditu, horietako bakoitzak gudaroste bateko maila ezberdinetako soldaduak irudikatzen ditu. Jokoaren helburua arerioaren bandera topatu eta atzematea da, edota bestelakoan etsaiaren ahalik eta pieza gehien atzematea.

 Stratego
Jatorria
Aurkikuntza data1942
ArgitaletxeaJumbo Games (en) Itzuli, Smeets en Schippers (en) Itzuli eta Milton Bradley Company (en) Itzuli
Aurkitzailea edo asmatzaileaJacques Johan Mogendorff (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaboard wargame (en) Itzuli
Gutxieneko jokalariak2

Jokalariek ezin ditzakete arerioaren piezen mailak ikusi, hortaz desinformazioa eta aurkikuntza joko honetako atal garrantzitsuak dira, jokalariek inguruaren ezapen partziala dutelarik, aldiz, xakea bezalako beste estrategiazko taula-jokoetan ezagupen hori beti erabatekoa da.

Piezen mailak handitik txikira honakoak dira: mariskala (10), jenerala (9), koronela (8), komandantea (7), kapitaina (6), tenientea (5), sarjentua (4), minalaria (3), esploratzailea (2), espioia (1), bonba (B) eta bandera (F).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.