Steve Shirley
Steve Shirley, edo Stephanie Shirley (Dortmund, 1933ko irailaren 16a),[1] informatikako enpresaria eta filantropo britaniarra da.[2]
Steve Shirley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vera Buchthal |
Jaiotza | Dortmund, 1933ko irailaren 16a (91 urte) |
Herrialdea | Alemania Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres Sutton Coldfield |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Post Office Research Station (en) |
Jasotako sariak | |
steveshirley.com | |
Steve Shirley Erresuma Batura iritsi zen 1939an, Kinderstransport programaren barruan. Alemaniako eta beste herrialde batzuetako hamar mila haur judu ebakuatu zituen programa.[2] Alemanian jarraitu behar izan zuen senar-emazte judu baten alaba zen; Shirley gurasoekin elkartu zen gerraren ondoren. Britainia Handian, Birmingham inguruko senar-emazte batzuek hartu zuten. Harrerako gurasoak anglikanoak ziren arren, ikastetxe katoliko batean ikastera bidali zuten, eta han matematikan nabarmendu zen.[3]
Hemezortzi urterekin, Dollis Hilleko postaritza britainiarraren ikerketa-zentroan lana lortu zuen, eta zortzi urtez aritu zen lanean, aljebrako eta estatistikako prestakuntza jaso zuelarik. 1950eko hamarkadaren erdialdean, ordenagailuei buruzko lehen ezagutza izan zuen, eta, horren ondorioz, lan egiten zuen zentroaren barruan sail horretara aldatzeko eskatu zion..Hainbat arrazoirengatik utzi zituen postaritza Shirleyk; besteak beste, emakume izateagatik mailaz igotzea ukatu ziotelako eta beste langile batekin ezkontzeko asmoa zuelako. Garai hartan, eskontzekotan bietako batek enpresa utzi behar izan baitzukeen.[3]
Postaritza utzi ondoren, Shirleyk ICLn lan egin zuen urte eta erdian. Berak eta bere taldeak ICT 1301 ordenagailua probatu behar zuten. ICL, orduan, English Electric ICT esaten zitzaion, eta lana General Electric Company-rekin (Computer Developments Limited, CDL) egiten zen, Kentonen, Londresko iparraldean. Enpresa horren barruan, emakume izateagatik igotzeko gaitasuna ere murriztuko zen, eta ondorioz, bere enpresa sortzea pentsatu zuen.[3]
1962an F. I. Group PLC software-enpresa sortu zuen. Lan-bizitzaren hasieran, Steve pila-izen gisa erabiltzeko ohitura hartu zuen; izan ere, izen maskulinoa izan ohi da, eta negozio-mundua, garai hartan, gizonek menderatzen zuten. 1975ean sexu-bereizkeriaren aurkako lege britainiarrak horrelako jarduerak debekatu zituen arte, Shirleyk emakumeak bakarrik kontratatzen zituen.[2]
1993an erretiroa hartu ondoren, Shirley Foundation-en bidez jarduera filantropikoak egin zituen.[3] 2014an 65 milioi libera eman zituela kalkulatzen zen, bere enpresa saldu ondoren metatutako 150 liberatatik. Bere kausen artean autismoari buruzko ikerketa nabarmentzen da, Giles seme hilak gaixotasun hori izan baitzuen.[2]
Shirley-k British Computer Society elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Britainiar Inperioaren Ordenako (OBE) ofizial izendatu zuten eta 2000. urtean Dama Komendadora izendapenera igo zen. 2009ko maiatzetik 2010eko maiatzera, Filantropiarako Erresuma Batuko enbaxadorea izan zen.[3]
2013an, BBCk urteko emakume garrantzitsuenetakotzat hartu zuen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Dame Steve Shirley, the World's First Freelance Programmer. Maria Popova Brain Pickings 6 de desembre del 2013 Consulta 22 de març del 2017
- ↑ a b c d Woman's Hour Power List, Woman's Hour - Dame Stephanie ‘Steve’ Shirley BBC Radio 4 Consulta 22 de març del 2017
- ↑ a b c d e Oral-History:Dame Stephanie (Steve) Shirley ETHW Consulta 22 de març del 2017
- ↑ Tashabrown |. Dame Stephanie ‘Steve’ Shirley CH DBE FREng FBCS – 100 First Women Portraits. .