Starsky and Hutch

Starsky & Hutch» orritik birbideratua)

Starsky and Hutch edota Starsky & Hutch (euskaraz: «Starsky eta Hutch») 1970eko hamarkadako estatubatuar telesaila bat da. 93 atal izan zituen, 4 denboralditan banatuak, bakoitzak 48 minutu inguru irauten zituelarik, aldiz, lehenbiziko atalak 90 minutu izan zituen. William Blinn eta Ryan Blinnek sortu, eta 1975eko apirilaren 30a eta 1979ko maiatzaren 15a artean ABC katean aireratu zen. Jack Starrett zuzendariak zuzendu zuen (Claude Ennis Starrett Jr. izenpean), honek 1979an The Dukes of Hazzard telesaila ere zuzenduko zuelarik.

Starsky and hutch tv.svg Starsky and Hutch
Starsky and hutch 1975.JPG
Jatorria
Sortzailea William Blinn (en) Itzuli
Jatorrizko izenburua Starsky & Hutch
Jatorrizko hizkuntza Ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 4
Atalak 93
Ezaugarriak
Genero artistikoa umorezko telesaila
Hizkuntza Ingelesa
Antzezlea(k)
David Soul
Bestelako lanak
Musikagilea Lalo Schifrin
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ABC (2013) Dark Grey.svg American Broadcasting Company
Hasiera-data 1975eko apirilaren 30a
Amaiera-data 1979ko maiatzaren 15a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kalifornia eta Los Angeles
Kanpo loturak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesaila 1970eko hamarkadako Kalifornia estatuan girotua dago. Bertan, jaiotzez Brooklyngoa den David Starsky (Paul Michael Glaser) ilebeltza eta sendoa, eta Minnesota estatuko Kenneth "Hutch" Hutchinson (David Soul) ilehori eta izaera intelektuala duen polizia bikotearen kasuak eta nondik-norakoak azaltzen dira, betiere heuren Ford Torino gorri eta marra zuridunan "Bay City, California" ("Kalifornia, Hiri Zitala") deritzon fikziozko hiriko kaleetan barna doazela.

Maiz heuren kasuei buruz nahiz kale giroko informazioa jakin asmoz heuren informatzailea den Huggy Bear (Antonio Fargas) delakoarengana jo ohi dute. Bestalde, polizia bikotea Harold C. Dobey kapitainaren (Bernie Hamilton, lehen atalean Richard Ward) agindupean jardun ohi dute.

IruditegiaAldatu

ZinemaAldatu

Kanpo estekakAldatu