Spodocybe trulliformis

Spodocybe trulliformis Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Spodocybe trulliformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaSpodocybe
Espeziea Spodocybe trulliformis

Sinonimoak: Clitocybe parilis, Clitocybe trullaeformis.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, infundibiliformea, batzuetan papilosoa, gris ilun kolore uniformekoa, orbanekin edo pikortsutik ezkatatsu samarrera.

Orriak: Zurixkak, estu, dekurrente samarrak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko lodierakoa, zurbiletik ia kolore berekora.

Haragia: Zurbila, irin usainekoa. Espora jalkina zuria.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hostozabalen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Txina.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu