Sophie Wilson (Leeds, 1957) britainiar zientzialari informatikoa da. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen. 1978an Acorn System 1 diseinatu zuen, Acorn Computersek merkaturatu zuen lehen ordenagailu-lerroa.

Sophie Wilson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoger Wilson
JaiotzaLeeds, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLode (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSelwyn College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
IMDB: nm3840317 Edit the value on Wikidata

1981ean, Wilsonek Acorn Atomek zerabilen BASIC programazio lengoaiaren bertsioa hedatu zuen, Acorn Proton mikroordenagailurako bertsio hobetu bat lortuz. Mikroordenagailu honi esker BBCrekin kontratu bat izenpetu zuen bere hezkuntza proiektuetarako; hori dela eta, mikroordenagailuari BBC Micro izena jarri zitzaion eta bere BASIC lengoaiaren bertsioari, berriz, BBC Basic. Ondoren, ARM etxeko RISC mikroprozesadore berrira eraman zuen Acorn Archimedes ordenagailuan erabil zedin.

1983an BBC BASIC erabiliz ARM mikroprozesadorearen instrukzio sorta diseinatu zuen, merkatuko lehen RISC mikroprozesadoreetako bat.

Wilsonek Acorn Replay diseinatu zuen, Acorn makinen bideo-arkitektura.

Gaur egun Broadcomen lan egiten du.