Mariñela (Oskarbiren abestia)

Oskarbi taldearen abestia (2016)

Mariñela Oskarbi taldeak Jan Battista Kamusarriren (1815-1842) olerki batekin birritan grabatu duen abestia da. 2016an Mendira naiz albumean (taldearen 50. urteurrenean)[1] eta 2021ean Kantua zuei albumean. Doinua taldeko Iñaki Maritxalarrena da.[2]

Mariñela (Oskarbiren abestia)
Oskarbiren musika-lana eta olerkia
Egilea(k)Oskarbi
Argitaratze-data2016
IzenburuaMariñela eta Mariñelaren kontrapasa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakJean-Baptiste Kamusarri
Bestelako lanak
MusikagileaIñaki Maritxalar
Oskarbi

Hitzak

aldatu

Guztira Marinelaren kontrapasa olerkian Jan Battista Kamusarrik hiru bertso idatzi bazituen ere, kantuak lehenengo bertsoa baino ez du jaso. Bertsoen metrika zoztziko txikiaren da, baina bertso bakoitza bukatzerakoan beti errepikatzen da lelo bera, lehen zatia baino ez da aldatzen errepikapenetan, Lehen bertsoa bukatutakoan "Haragatik, hargatik" esanda hasten da leloa, bigarrenean "Geroztik, geroztik" eta azkenekoan "Nehundik, nehundik". Hauek da lehen bertsoa eta lehen leloa:[3]

« MARINELAREN KONTRAPASA


Marinela,

Zuk beti ezin egona!

Ohetako,

Itsaso gazi urdina!

Teilatutzat,

Zeruko hedoi arina!

Begietan

Izarren argi gordina!

Kulunkari,

Beladun untzi sorgina!

Hargatik, hargatik,
Ez gal gogotik Zure goait, zure goait
Dagola norbait
Itsas-hegitik!

»

Jean Baptiste Kamusarri (1815-1842)


Erreferentziak

aldatu
  1. Oskarbi. (2016). «Mendira naiz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  2. Oskarbi. (2021). «Kantua zuei» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  3. «Esperantzari leiho bat - Hitzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu