Sofiaren mundua
Sofiaren mundua (norvegieraz Sofies verden) 1991ko Jostein Gaarder norvegiar idazlearen eleberri bat da. Egileak eleberriko istorio aitzaki hartuta filosofiaren historia oinarrizko gida bat egiten zuen. 1995ean ingelesezko itzulpena argitaratu bezain laster mundu mailako best sellerra bilakatu eta urte hartako libururik salduena izan zen. 2011. urterako jada berrogeita hemeretzi hizkuntzatara itzulia zegoen eta berrogei milioi ale inprimatuak zituen.
Sofiaren mundua | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Jostein Gaarder (1991) |
Argitaratze-data | 1991 |
Generoa | Eleberria, filosofia |
Jatorrizko izenburua | Sofies verden |
Hizkuntza | Norvegiera |
Argitaletxea | Berkley Books |
Herrialdea | Norvegia |
Orrialdeak | 541 |
ISBN | 82-03-16841-8 |
OCLC | 246845141 |
Euskaraz | |
Izenburua | Sofiaren mundua |
Argumentua
aldatuNorvegia, Bergen. Sofia datorren ekainaren 15ean 15 urte beteko dituen 14 urteko neska nerabea da. Egun batez, institututik etxera etortzean, postontzian posta bidezko filosofia ikastaro bat egin ote nahi duen galdetzen dion ohar misteriotsu bat topatuko du. Honela Sofiaren munduari hasiera emango zaio. Alberto Knox izeneko gizon batek hasieran gutun bidez eta ondoren pertsonalki emandako irakaspenekin Sofia historiako fisolofo handiak eta heuren pentsamoldeak ezagutzen joango da.
Zinema
aldatu1999an film honetan oinarritutako izenburu berdinko Sophie's World filma burutu zen.