Sloboda (errusieraz: слободá) Errusia, Ukraina eta Bielorrusiako historian izan den jendegune mota bat da. Valakia eta Moldavian ere antzeko kokalekuak zeuden, slobozie/slobozia deituak. Batzuk hiri-harresien kanpoaldeko auzoak ziren, baina askotan lurralde jendeztatu gabeak kolonizatzeko erabiltzen ziren. Beste lurraldeetako nekazariak eta langileak erakartzeko helburuz, Slobodako biztanleak zergak ordaintzetik salbuetsirik egoten ziren aldi luze batez (15 eta 25 urte artean). 1630 eta 1640 artean ehunka Slobody sortu ziren Moskoviako muga eskualdeetan, Sloboda Ukrainan bereziki[1][2].

Moskuko Germaniar Sloboda. Alexander Benoisen margolana (1911).

XVIII. mendearen hasieran pribilegio horiek ezeztatu eta jendegune hauek herri, hirixka edo auzo bilakatu ziren arren, Sloboda hitzak askotan iraun zuen. Ukrainan, esate baterako, ehun leku inguruk sloboda edo slobidka terminoa daramate izenean[2].

Erreferentziak aldatu

  1. "Sloboda", Brockhaus and Efron Encyclopedic Dictionary (1890-1906)
  2. a b Sloboda Encyclopedia of Ukraine

Kanpo estekak aldatu