Sleepaway Camp, Erresuma Batuan Nightmare Vacation, 1983ko Robert Hiltzik estatubatuar zinema zuzendariaren slasher film bat da. Felissa Rose, Katherine Kamhi, Paul DeAngelo eta Mike Kellin aktoreek antzeztu zuten.

Sleepaway Camp
Jatorria
Argitaratze-data1983
IzenburuaSleepaway Camp
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Honen izena daramaUdaleku
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, Slasherra, teen film (en) Itzuli eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena81 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaSleepaway Camp (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Robert Hiltzik (en) Itzuli
[[Kategoria:Robert Hiltzik (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Robert Hiltzik (en) Itzuli
[[Kategoria:Robert Hiltzik (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRobert Hiltzik (en) Itzuli
[[Kategoria:Robert Hiltzik (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaRobert Hiltzik (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaBen Davis (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiaserieko hiltzailea eta Udalekua

sleepawaycampmovies.com
IMDB: tt0086320 Filmaffinity: 189838 Allocine: 137266 Rottentomatoes: m/sleepaway_camp Allmovie: v45145 TCM: 90468 Metacritic: movie/sleepaway-camp TV.com: movies/sleepaway-camp Netlix: 60001780Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
kronologia
Sleepaway Camp Sleepaway Camp II: Unhappy Campers (en) Itzuli

Estreinatu eta berehala, beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko film estatusa bereganatu zuen, bereziki filmaren ustekabeko amaiera dela eta, ondorioz film saila osatzen duten jarraipen ugari izan zituen: Sleepaway Camp II: Unhappy Campers (1988), Sleepaway Camp III: Teenage Wasteland (1989), Return to Sleepaway Camp (2008), Sleepaway Camp IV: The Survivor (1992an hasi eta 2012an amaitua) eta Camp Cold Brook (2019).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1975eko uda, New Yorkeko estatua, John Baker (Dan Tursi) eta bere bi seme-alaba Angela eta Peter neskato-mutikoak Arawak akanpalekutik hurbil dagoen aintzira batean txalupatxo batean nabigatzen ari dira. Txalupatxoa irauli eta Johnen maitalea den Lenny bazterretik oihur egin eta hirukoteak harengana igeri egine gerturatzen saiatuko dira, baina motoreontzi bat igaro eta aita eta haurretako bat jo eta hil egingo ditu.

1983, Angela (Felissa Rose) jada neska nerabea bere izeba Martha Thomas (Desiree Gould) eta haren semea den Ricky (Jonathan Tiersten) lehengusuarekin bizi da. Angela, Ricky lehengusuarekin batera, berriz ere Arawak akanpalekura uda igarotzera joango da, bertan beste nerabe ugarirekin nahiz akanpalekuko arduradun eta langileekin elkarbizituz. Baina beren egonaldian zehar hainbat hilketa jazotzen hasiko dira.

Aktoreak aldatu

  • Felissa Rose: Angela Baker
    • Frank Sorrentino & Colette Lee Corcoran eta Archie Liberace: nurrenez hurren, Angela neskatoa eta Angela biluzia.
  • Jonathan Tiersten: Ricky Thomas
  • Karen Fields: Judy
  • Christopher Collet: Paul
  • Mike Kellin: Mel Costic
  • Katherine Kamhi: Meg
  • Paul DeAngelo: Ronnie Angelo
  • Susan Glaze: Susie
  • Amy Baio: Brooke Warner
  • Tom Van Dell: Mike
  • Loris Sallahain: Billy
  • John E. Dunn: Kenny
  • Ethan Larosa: Jimmy
  • Willy Kuskin: Mozart
  • Desiree Gould: Izeba Martha Thomas
  • Owen Hughes: Artie
  • Robert Earl Jones: Ben
  • Frank Trent Saladino: Gene
  • Rick Edrich: Jeff
  • Fred Greene: Eddie
  • Allen Breton: Frank Breton
  • Michael C. Mahon: Hal
  • Dan Tursi: John Baker
  • James Paradise: Lenny

Kanpo estekak aldatu