Skuleskogen Parke Nazionala

Skuleskogen Parke Nazionala (suedieraz: Skuleskogens nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Västernorrlandeko konderrian dagoena.

Skuleskogen Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional eta border forest (en) Itzuli
Azalera3.057,08 ha
Geografia
Map
Koordenatuak63°06′40″N 18°29′03″E / 63.111°N 18.4842°E / 63.111; 18.4842
Honen parte daKostalde Garaia/Kvarken uhartedia
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaVästernorrlandeko konderria
Suediako udalerriaKramfors udalerria

Etimologia

aldatu

Skuleskogen izenak "Skuleko basoa" esan nahi du. Skule izena oso ohikoa da eskualde honetan, jatorria ezagutzen ez den arren.

Geografia

aldatu

Itsaso Baltikoaren ertzean kokaturik dago, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Höga kusten kostaldearen baitan. Topografia malkartsa dauka, muino altuena Slåttdalsberget (280m) da.

Historia

aldatu

Gizakiaren lehen aztarnak Brontze Arokoak dira. XIX mendean papergintza jarduera zabaldu zen eta basoak ustiatu ziren. Mendearen bukaeran ordea explotazioa nabarmen jeitsi zen eta 1930an Parke Nazional izendatu zuten babesteko. Honi esker bere egitura berreskuratu du eta arriskuan zegoen fauna eta flora indartu dira. 1984an Parke Nazionalaren azalera haunditu egin zuten.

Geologia

aldatu

Duela 1.500 milioi urte sorturiko granitoaren gainean dago parkea. Diabasa ere ageri da ipar-ekialdean, duela 1.200 urte sortu zena. Hainbat failak zeharkatzen dute parkea.

Glaziazioaren ondorengo isostasia fenomenoa ikusteko toki egokia da, urtero 8 mm altxatzen baita lurra.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page