Skepp till Indialand (euskaraz Indiarako Itsasontzia) 1947ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Gidoia Martin Söderhjelm idazlearen izenburu berdineko Skepp till India land antzezlanean oinarritua dago. Holger Löwenadler, Anna Lindahl, Birger Malmsten eta Gertrud Fridh aktoreek antzeztu zuten.

Skepp till Indialand
Jatorria
Argitaratze-data1947
IzenburuaSkepp till Indialand
Jatorrizko hizkuntzasuediera
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena98 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ingmar Bergman
Martin Söderhjelm (en) Itzuli

[[Kategoria:Martin Söderhjelm (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaLorens Marmstedt
Bestelako lanak
MusikagileaErland von Koch
Argazki-zuzendariaGöran Strindberg

IMDB: tt0039834 Filmaffinity: 960535 Allocine: 7696 Rottentomatoes: m/ship_to_india Allmovie: v135115 TCM: 508394 Edit the value on Wikidata

1947ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Filma honek korista baten, marinela baten eta haren aitaren arteko amodio-gorroto triangelua agertzen du.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Urteak kanpoan igaro ondoren Johannes Blom (Birger Malmsten) etxera itzuli da. Bertan kapitain anker eta alkoholikoa den bere aita (Holger Löwenadler) eta ama (Anna Lindahl) topatuko ditu. Gainera, bere aitaren maitaleaz (Gertrud Fridh) maiteminduko da. Itsu gelditzen den aitak ere gaztea sentitzeko azken aukera ihes egiten ari zaiola sumatuko du, semea lanbidez korista den bere maitaleaz maitemintzen ari baita.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu