Siziliar defentsa
Siziliar defentsa, xakean 1.e4 c5 bati erantzuteko hasiera erdireki bat da.
Izendapena, XVIII. mendean Jacob Henry Sarratt xakelariak defentsaren asmatzailea Pietro Carrera siziliar apaiza izan zelako esamesa hedatzetik datorkio.
1834an Louis-Charles Mahé de La Bourdonnais frantziarrak Alexander McDonnell iralndarraren aurka arrakastaz erabili zuen arte defentsa eskasatzat jotzen zen.