Ekonomia sistema edo sistema ekonomikoa gizarte bateko ekoizpen eta banaketa-harremanak ezartzen dituzten printzipio eta erakundeen multzoa da. Beste definizio baten arabera, sistema ekonomikoa ekonomia bat osatzen duten baliabide urrien esleipen modua da. Sistema ekonomikoak dira, esaterako, feudalismoa, kapitalismoa eta sozialismoa. Sistema ekonomikoan hertsiki ekonomikoak ez diren elementuak barneratu daitezke, hala nola zuzenbidea eta baita morala ere, betiere sistema ekonomikoaren funtzionamendurako funtsezkoak badira. Elementu hauetatik sistema ekonomikoak jabegoa, enpresen funtzionamendua, merkatua, kontsumoa eta bestelako faktore ekonomikoak eragiten ditu.

Sistema ekonomikoa gizarteak bere ekonomia laguntzeko edo garatzeko egiten dituzten jarduera ezberdinak. Merkataritza edo jarduera ekonomiko ezberdinak aurrera eramango dira dirua sortu ahal izateko eta horrela zergak ere. Sistema ekonomikoaren ideia ekonomia on baten eta premiak asetzearen ideiak barneratzen ditu. Sistema ekonomikoa ondo funtzionatu ahal izateko elementu desberdinak behar ditu.

Sistema ekonomikoaren elementuak

  • beharrak, ondasunak eta zerbitzuak.
  • Ekonomiaren oinarrizko arazoak.
  • Jarduera ekonomikoak.
  • Produkzio faktoreak: lurra, lana, kapitala eta antolakuntza.
  • Agente ekonomikoak: enpresak, familia eta gobernua.
  • Sektore ekonomikoak: nekazaritza, industria eta zerbitzuak.

Beharrak, ondasunak eta zerbitzuak

aldatu

Beharrak

aldatu

Zer edo zer falta dela sentitzen denean eta hau asetzeko nahia. Pertsonak desioak asetzeko ditugun nahiak. Hainbat behar daude eta oso ezberdinak dira, beraz aukera behar da zein beharrak asetu nahi dira. Izan ere, ezin dira guztiak asetu. Beharrak mota ezberdinekoak izan daitezke:

Nork sortzen duen arabera

  • Banakoaren beharrak: naturalak (jan) eta sozialak (gizartearekin erlazionatu).
  • Gizartearen beharrak: kolektiboak (garraioa) eta publikoak (orden publikoa).

Izatearen arabera

  • Oinarrizko beharrak: bizirik egoteko beharrezkoak direnak (elikagaiak).
  • Bigarren mailako beharrak: banakoaren ongizatea hobetzen dutenak. Egoera eta momentu batean edo bestean ezberdinak dira. Kultura, ekonomia eta gizartearen arabera desberdinak dira (turismoa).

Banakoaren arabera

  • Oinarrizko beharrak (naturalak): bizitzeko beharrezkoak direnak, esate baterako elikatu edo gizartean bizi.
  • Behar kulturalak (gizartearena): pertsonak sortu zuten gizartearentzat, esate baterako kultura edo ohiturak.

Gizartearen beharrak

  • Kolektiboak: banakotik irteten da eta gizarte osoan barneratzen da.
  • Publikoak: gizartean sortzen dira.
  • Gizartearenak edo bigarren mailakoak: Pertsona bakoitzaren ongizatea eta harmonia mantentzen duena, baina hau egoera ekonomikoa, kulturala eta sozialaren arabera ezberdina izan daiteke.

Ezaugarriak

  • Beharren kopurua mugatua: asko eta oso ezberdinak dira.
  • Ahalmena mugatua: asetu daitezke baina batzuetan guztiz asetzea oso zaila da. Hala ere, normalean ondasun baten beharra dugunean, ondasun horren kantitatea handitzen badugu behar hori desagertu egingo da.
  • Pilakorra: ordezkagarriak dira. Kontsumitzailea aukeratu dezake kalitatea, marka eta prezioa kontuan hartuta.
  • Osagarriak: asetzeko ondasun bat baino gehiago behar dira. Esate baterako, tenisera jokatzeko erraketa eta pilota behar izango da.
  • Errepikakorrak: behar horiek errepikatzen dira, esate baterako jan.
 
Maslow[Betiko hautsitako esteka] piramidea

Hau guztia hobetu ulertzeko eta laburtzeko Maslow piramidea erabili daiteke. Maslow piramidea gizakiaren motibazioari buruzko teoria da. Teoria honetan, gizakiaren beharrak premiaren arabera sailkatuta daude. Piramidearen oinarrian behar fisiologikoak daude, esate baterako jatea edo lan egitea. Hau asetzean gizakiak babesa eta segurtasuna bilatuko du. Ondoren gizakia atxikimendua bilatuko du. Gizartearekin elkartzea eta haien esperientzia partekatzea bilatuko du. Honekin, gizartearen onespena bilatuko da eta azkenik autoerregulazioa bilatuko du. Aurrean aipatutako behar ezberdinak piramide honen barnean dago. Beraz, dauden behar ezberdinak ulertzeko Maslow piramidera jo daiteke.

Ondasunak

aldatu

Objektu guztiak dira. Objektuak materialak zein inmaterialak izan daitezke. Objektu hauen helburua gizarteren beharrak zuzenean edo zeharka asetzea da. Ondasunak modu ezberdinean sailkatu daitezke:

1.- Bere izaeraren arabera

a) Libreak: bere kantitatea ez da mugatua edo oso handia da, ez dira inorenak. Izan ere, pertsona guztiak asetzeko sortuak izan dira. Esate baterako, airea.

b) Ekonomikoak: bere kantitatea mugatua da eta batzuetan urriak dira. Erabilgarriak, transferigarriak eta egokigarriak dira. Objektu hauek ekonomiak aztertuko ditu.

2.- Bere naturaren arabera

a) Kapitalezkoa: beste ondasun batzuk sortzeko erabiltzen dira eta ez dira beti gizakien beharrak asetzeko.

b) Kontsumozkoa: zuzenean gizakien beharrak asetzen dituzte, bere iraupena handia izan daiteke baina ere txikia.

c) Iraupen handikoak: denbora luzean zehar erabili daitezke.

d) Iraupen mugatua: denbora zuzenean eragiten du ondasunean.

3.- Bere kontsumoaren arabera

a) Pribatuak: banakoak erabiltzeko eginda. Esate baterako, janaria edo arropa.

b) Publikoak edo kolektiboak: momentu berdinean pertsona bat baino gehiago kontsumitzen edo erabiltzen dute. Esate baterako, garraio publikoa.

4.- Bere funtzioaren arabera

a) Bitartekoak: produkzio prozesuetan erabiltzen dira eta ez daude guztiz amaituta. Gainera, eraldatu egin behar da ondasun batean bihurtzeko.

b) Bukatuak: momentuan kontsumitu daitezkenak.

Zerbitzuak

aldatu

Produktu zehatz bat sortu gabe egiten diren jarduerak gizartearen beharrak asetzeko. Hauek hirugarren sektorean egoten dira. Esate baterako, hezkuntza zerbitzuak edo banku zerbitzuak

Ekonomiaren bost arazo nagusiak

aldatu

Tradizionalki, ekonomiak bost arazo hauei aurre egin behar ziotela ikusi zen:

  1. Zein ondasun eta bakoitzetik zenbat ekoiztu?
  2. Zelan ekoiztu?
  3. Norentzat ekoiztu?
  4. Zelan lortu egonkortasun ekonomikoa?
  5. Zelan lortu hazkunde ekonomikoa?

Hurrengo paragrafoetan galdera hauei erantzunak emango dira. Ekonomia kapitalista batean, zein ondasun sortu eta bakoitzetik zenbat ekoiztu behar den jakiteko eskaria eta eskaintza kurbara joko dugu. Hala ere, ekonomia errealetan hainbat ondasun eta zerbitzu daude eta guztiak ez dute jarraitzen eskaria eta eskaintza kurba. Ekonomia planifikatu batean, zer ondasun eta bakoitzetik zenbat ekoiztu, gizarteak adostu dezake edo politikazko erabaki estrategikoak izan daitezke.

Bigarren galderari dagokionez, gizartean duen teknologia eta hau erabiltzeko diten azpiegiturak kontuan izan behar dira. Hirugarren galderari dagokionez, ekonomia kapitalista batean, produktuak kontsumitzaileentzat sortzen dira. Produktuak ekoizterako orduan kontsumitzaileen gustuak eta hauek lortzeko duten diru kopurua kontuan izan behar dira. Hala ere, ekonomia erreal batean, giza faktoreak eta faktore politikoak ere eragiten dute.

Laugarren eta bosgarren galderak erantzutea nahiko zaila da. Izan ere, gaur egun egiten diren galderak dira eta askotan ez dute erantzun zehatzik. Hainbat azalpen posible daude krisi ekonomikoak eta hauek ekiditeko erabiltzen diren politika ezberdinak argitzeko. Hazkunde ereduei dagokionez, ez dago eredu argi bat ere ez. Solow edo Ramsey-Cass-Koopmans proposaturiko teoria ekonomiko klasikoak ez dituzte azaltzen herrien artean dauden disparekotasunak. Lehenengoa kapitalaren pilaketan oinarritzen da eta bigarrena familiak bere bizitza osoan zehar gastu erabakietan oinarritzen da. Baina, esan den bezala, ez dute herrien arteko hazkunde ekonomiko ezberdina azaltzen. Beraz, eredu berriak behar izango dira galdera honi erantzuna emateko.

Jarduera ekonomikoak

aldatu

Jarduera ekonomikoa hiru zatitan laburtu daiteke: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa. Etapa bakoitza besteen menpe dago eta gizartearen jarduera ekonomikoak azaltzeko gai da.

Ekoizpena

aldatu

Ekoizpena gizarteak gidatzen duen transformazio prozesua da. Honen bidez, produktu bat edo produktu batzuk sortu nahi dira. Hau lortzeko produkzio faktoreak erabiliko dira. Produkzio faktoreak ondasunak sortzeko erabiltzen diren baliabideak dira. Oinarrizko produkzio faktoreak kapitala, lana eta lurra dira. Ekoizpena ez da soilik ondasun berri bat sortzea. Ondasun bat eraldatzea edo osatzea ekoizpena ere izango zen. Baina, zein da ekoizpenaren helburua? Ekoizpenaren helburua gure beharrak asetzea da.

Banaketa

aldatu

Banaketa jarduera ekonomikoaren bigarren zatia edo etapa da. Honek ekoizpena kontsumoarekin elkartzen du. Banaketak kontsumitzaileei hurbiltzen dizkio ondasunak. Hauek lortzeko prezio bat ordaindu beharko dute. Prezio hori prezio sistema metodoaren bidez ezarriko da. Banaketak bi funtzio izango ditu. Alde batetik, ondasunak garraiatzen dituzte eta beste alde batetik ondasun horiek saltzen dituzte.

Banaketa elementuak

aldatu
  1. Handizkariak erosten duten merkatu komertzialak
  2. Komunikazio sistema ezberdineko garraiolariak.
  3. Handizkariak. Hauek ondasunak saltzen dituzte baina ere merkatua erregularra izateko ondasunak gordetzen dituzte.
  4. Txikizkariak zuzenean saltzen dituzte produktuak kontsumitzaileei.

Banaketa kanala

aldatu

Ekoizleak ondasuna egiten dutenetik kontsumitzailera heltzeko egin behar duen bidea. Banaketa kanal ezberdinak daude:

  1. Salmenta zuzena: Hau ez da denda batean ematen, enpresaren partaide bat kontsumitzailearekin kontaktuan egongo da salduko dion ondasuna erakuste. Hau, ez da urrutitik egindako salmenta. Izan ere, urrutiko salmentan ez dago kontaktu zuzena kontsumitzailearen eta enpresa ekoizlearen artean.
  2. Salmenta ez zuzena: Salmenta hau bitartekarien bidez egiten da. Banaketa kanala bitartekarien kopuruaren arabera handiagoa edo txikiagoa izango da. Honen barruan bi motatakoak aurkitu daitezke: bide laburrak eta bide luzeak.
    • Bide laburrak: Ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean bitartekari bat bakarrik egongo da. Kanal hau kotxeak, etxetresna elektrikoak, diseinuko arroka, etab. saltzeko erabiltzen da. Txikizkariak soilik saltzen duten produktu konkretu hori.
    • Bide luzeak: Bitartekari bat baino gehiago dagoenean. Hauek handizkariak, banatzaileak, biltegizainak, birsaltzaileak, txikizkariak, etab. izan daitezke. Ondasun gehienak bitartekari bat baino gehiago izaten dute. Esate baterako, eguneroko produktuak, ogia, esnea, etab. Hauek supermerkatuetan, merkatuetan edo denda tradizionaletan saltzen dira.

Kontsumoa

aldatu

Kontsumoa ekoizpen zikloaren azken helburua betetzen du: banakoen beharrak asetzea. Ondasun eta zerbitzu batek banakoetan erabilpen bat sortzen duenean kontsumoa sortzen da. Ez da beti ondasuna agortu eta apurtu behar. Izan ere, elikagai bat kontsumitzean bai gertatzen da hori, baina zinemara joatean aldiz ez. Kontsumo unitatea ondasun hori kontsumitzen duena da. Kontsumo unitatea banakoa, familia edo gizarte oso bat izan daiteke. Kontsumoa pribatua zein publikoa izan daiteke.

Lehenengoari dagokionez, Kontsumo unitateak egindako erosketa guztien balioa. Bertan barneratzen dira jasotzen dituzten diru laguntzak edo bizitzeko duten etxebizitzaren balio. Aldez, ez da barneratzen lurren edo eraikin oso baten erosketa.

Bigarrenari dagokionez, Administrazio publikoak bere jarduerak aurrera eramateko egiten dituzten salmenta eta gastuen balioa.

Faktore ekonomikoak

aldatu

Faktore ekonomikoak beharrezkoak dira ekoizpen prozesuak aurrera eraman ahal izateko. Orokorrean hiru oinarrizko faktoreak aurki daitezke: lurra, lana eta kapitala. Hala ere, beste faktore bat dago, antolakuntza. Batzuk ez dute onartzen baina faktore ekonomikoen eta ekoizpen prozesuaren parte dira.

Lehenengo faktorea lurra da eta oinarrizko faktore bezala kontuan hartzen da. Faktore hau zuzenean espazio geografiko bat da. Bertan nekazaritza edo abeltzaintza lanak egin daitezke. Baina ere eraikinak egiteko erabil daitezke. Lur zati guztiak ez dira berdinak eta batzuen balioa besteena baino handiagoa da. Esate baterako, lur zati bat mantenugai gehiago izan dezake edo bere kokapen estrategikoa hobeagoa izan daiteke. Gainera, lurrean aurki ditzakegun baliabide natural ezberdinak eragina izan dezake. Esate baterako, ura edo mineralak.

Bigarren faktorea lana da. Lana gizakiaren jarduera da. Jarduera hori fisikoa zein intelektuala izan daiteke. Lurretik lortzen diren produktuak eraldatzeari eta horrela ondasun berriak sortzeari lana deitzen zaio. Lan fisikoa zein intelektuala beharrezkoa da baina gaur egun intelektuala fisikoa baino garrantzia handiagoa dauka bere zailtasun mailagatik.

Kapitala

aldatu

Hurrengo faktorea kapitala da. Kapitalari ere inbertsioa deitzen zaio. Inbertsioa edo kapitala ez da beti monetarioa izan behar, herramintak eta makineria ere kapitala edo inbertsioa dira.

Kapitalari esker gizakia produktibitatea handitu egin zuen. Eraikinak, fabrikak, makineria, errepideak, mailuak, etab. gizakiari laguntza handia eman zion.

Kapital motak:

  1. Kapital fisiko edo erreala. Bi motatakoak izan daitezke:
    • Iraunkorra: ekoizpena aurrera eramateko erabilitako instrumentuak, esate baterako eraikinak edo makineria. Bere iraupena ekoizpen ziklo pare batekoa izango da.
    • Aldakorra: ondasunak sortzeko erabiltzen diren materialak, esate baterako lehengaiak eta biltegiko produktuak.
  2. Giza kapitala: hezkuntza, lanbide-heziketa eta esperientzia. Orokorrean, gizakiaren produkzioa handitzen duena.
  3. Finantza kapitala: kapital fisikoa edo finantza aktiboak erosteko dauden funts kopurua. Esate baterako, akzioak edo bonoak.

Antolakuntza

aldatu

Ekoizpena kontrolatzeko eta hauen emaitzak arrakastatsuak izateko egiten den zuzendaritza. Honen bidez, teknika hobeagoak erabiliko dira efizientzia bermatzeko. Zuzendaritzaren bidez faktore ekonomiko ezberdinak batuko dira emaitza hobeagoak lortzeko.

Agente ekonomikoak

aldatu

Gizakien beharrak asetzeko ondasunen ekoizpenean, banaketan eta kontsumoan parte hartuko dutenak.

Familia

aldatu

Alde batik garrantzia handia dauka kontsumitzaile bezala. Izan ere, ondasun guztien parte handia familiek kontsumituko dituzte. Beste alde batik, ekoizpenean parte hartuko dute. Enpresetan produkzio faktoreak izango dira eta hauei kapitala zein lana eskeiniko dizkie.

Enpresa

aldatu

Ondasun eta zerbitzu gehien ekoizten dutenak dira. Lehengaiak jaso eta hauek eraldatzen dituzte. Ondoren kontsumitzaileei eskaintzeko.

Estatua

aldatu

Estatuak edo sektore publikoak jarduera ekonomikoak erregulatzen dituzte. Gainera, enpresei ekoizpen faktoreak eskaintzen dizkio. Gainerako agenteei kobratuko dizkio ondoren zerbitzu eta ondasun berriak eskaini ahal izateko.

Sektore ekonomikoak

aldatu

Ondasun eta zerbitzuak nondik lortzen diren arabera sektore ekonomikoak ezberdinak izango dira. Hauek hirutan banatzen dira:

Lehen sektorea

aldatu

Baliabide naturalen ustiapenean oinarritzen da. Baliabide natural hauek ez ditu eraldatuko, soilik ustiatu. Sektore honetan nekazaritza, abeltzaintza, etab. barneratzen dira.

Bigarren sektorea

aldatu

Sektore honetan lehengaiak eraldatzen dira ondasun berriak sortzeko. Hainbat motakoak izan daitezke:

  • Oinarrizkoak: lehengaien eraldaketa txikia da ( findegia).
  • Bitarteko ondasunak: ekoizpen prozesuan erabiltzen diren ondasunak (gurdien zatiak).
  • Kontsumo ondasunak: gizartearen beharrak zuzenean asetzen dituzte.
  • Kapital ondasunak: kontsumorako balio ez duten baina amaieran balioa izango duten ondasunak eraldatzen dira.
  • Erauzketarako industria: erauzketarekin erlazionatuta dago. Esate baterako, meatzaritza edo petrolioa.
  • Eraldaketarako industria: azpisektore hau ontziratze, botilaratze, ongarrien fabrikazioa, etab. Sektore honetan hiru adar desberdin aurki daitezke: industria, eraikuntza eta energia elektikoaren produkzioa.

Hirugarren sektorea

aldatu

Sektore hau zerbitzuen sektorea da. Hauen barruan aurki daitezke: jarduera komertziala, turismoa, entretenimendua, hezkuntza, garraioa, finantza, besteak beste. Sektore honen barruan mota ezberdinak aurkitu ditzakegu:

  • Banaketa zerbitzua: kontsumitzaileei hurbiltzen zaie nahi edo behar dituzten produktuak. Esate baterako, merkataritza edo garraioa.
  • Enpresa eta bankuen zerbitzuak: finantzan laguntzen dutenak. Esate baterako, maileguak ematen direnean, finantza aholkularitza, aholkularitza judiziala, mantentze informatikoa, aseguruen kontratazioa, etab.
  • Administrazio publikoa eta sektore publikoa: Gizartearen funtzionamenduari laguntzen dio eta pertsonen bizitza hobetzen saiatzen da.
  • Zerbitzu pertsonalak: Pertsonen beharrak asetzen saiatzen direnak. Esate baterako, ostalaritza edo turismoa.

Sistema ekonomiko motak

aldatu

Sistema ekonomikoak modu ezberdinetan sailkatu daitezke. Baliabideak zelan esleitzen diren arabera sailkatu daiteke. Baliabideak erabiltzerako orduan hartu behar diren erabakiak zelan hartu behar diren. Ekonomia politikaren arabera hiru eredu ezberdin daude: ekonomia kapitalistak edo merkatu librea, ekonomia sozialistak edo ekonomia planifikatua eta ekonomia mistoak. Gaur egun sistema ekonomiko guztiak lehenengo bien parte bat dute. Hiru eredu hauen ezaugarriak honako hauek dira:

  • Merkatu librearen ekonomia: lege ekonomikoak lege naturalak balira bezala jarduten du. Beraz, ekonomiaren zenbat esku hartze txikiagoa izan hobe. Beraz, Estatuaren parte hartzea minimoa izan behar da.
  • Ekonomia planifikatua: jarduera ekonomikoak gizartearen antolakuntzaren lege naturalak jarraitzen ditu. Baina lege hauen garapena planifikazio eta kontrol handiagoa ekartzen du. Beraz, produkzio faktorea komunitatearen esku egon behar da eta lan kooperatiboen bidez efizientzia bilatuko da.
  • Ekonomia mistoa: merkatu librearen ekonomiatik eta ekonomia planifikatutik sortutako batez bestekoa da. Proposaketa honen barruan batzuk alde soziala bultzatzen dute. Baina, azken finean lortu nahi dena efizientzia ekonomikoa da eta hau lortzeko ondasun publikoak zein pribatuak behar izango dira.

Aipatutako hiru eredu hauetaz gain beste eredu batzuk ere badaude. Ekonomia mistoa bezala uler daiteke ere beste alternatiba bezala, Hauen barruan hauek aurki ditzakegu:

  • Merkatu ekonomia: askok ulertzen dute ekonomia mistoaren alternatiba balitz bezala. Hau, oso hurbil dago merkatu librearen ekonomiarekin.
  • Ongizate estatua: Europan bultzatutako sistema da. Bertan merkatuaren ekonomia soziala barneratzen da. Sistema honek "Kapitalismo liberaletik" eta "Marxismotik" desberdindu nahi da. Sistema honen ustez, ekonomia giza erlazio bat da non bere helburu nagusia garapen indibiduala eta gizartearen garapena da. Bertan, moraltasunaren kontzeptua barneratzen du. Izan ere, ekonomia gizakiak egiten dutenez etika eta morala ezin da ahaztu.
  • Planifikazio adierazgarria: ekonomia mistoaren beste alternatiba da baina kasu honetan ekonomia sozialetik hurbilago dago. Estatu kapitalistan batek erabiltzen duen planifikazioa zenbait helburu bete ahal izateko. Helburu horiek oinarrizko aldagai ekonomikoen barnean daude. Esate baterako,industria estrategikoen inbertsioak edo azpiegituren garapena. Hau da, sektore pribatuarekin lan egitea ez horren kontra. Ekonomia planifikatuan gobernuen esku hartzeak legeak babesten du, aldiz planifikazioa adierazgarrian ez. Hala ere, gobernuek saiatuko dira ekonomian eragina izaten. Esate batera, erregulazioen edo diru laguntzen bitartez.

Hala ere, hainbat sistema mota daude eta denak ekonomia mixtoak bezala ulertzen dira. Hauek horietako batzuk dira:

  • Georgismoa
  • Amerikar eskola
  • Dirigismoa
  • Eskandinaviar eredua
  • Japoniar sistemak
  • Merkatilismoa
  • PROUT

Bibliografia

aldatu

Omar Alejandro Martínez Torres. (2016). Análisis económico. Jalisco: Astra.

Socialhizo. (2018). Producción, distribución y consumo de bienes y servicios . 8/04/2018, de Socialhizo Sitio web: https://www.socialhizo.com/economia/produccion-distribucion-y-consumo

Universidad Champagnat. (2018). Los sistemas económicos . 07/04/2018, de Docsity Sitio web: https://www.docsity.com/es/produccion-distribucion-y-consumo-apuntes-economia-ii/196829/

Patricia Dip. (2012). Necesidades-Bienes y Servicios. 08/04/2018, de Blogspot Sitio web: http://sitioeconomico.blogspot.mx/2012/08/necesidades-es-la-sensacion-de-que.html

Francisco Mochon. (1995). Economía básica . España: S.A. MCGRAW-HILL .

Ávila, J. (2003). Economía.  Jalisco, México: Umbral, pp.16-17. Disponible en: https://books.google.com.mx/books?id=0KksqC7ymJcC&printsec=frontcover&dq=economia&hl=es419&sa=X&ved=0ahUKEwjK7sD_1ajaAhVqxoMKHXfUD68Q6AEIRTAF#v=onepage&q=factor%20&f=false [7 Abr. 2018].

Rodríguez, A. (2014). Economía 1. México: Grupo Editorial Patria, p.87. Disponible en: https://books.google.com.mx/books?id=BJ6EBgAAQBAJ&printsec=frontcover&source=gbs_ge_summary_r&cad=0#v=onepage&q=factor&f=false [7 Abr. 2018].

Jáuregui, A. (2002). 4 factores de producción capital, interés, trabajo y tecnología. Gestiopolis. Disponible en: https://www.gestiopolis.com/4-factores-produccion-capital-interes-trabajo-tecnologia/ [7 Abr. 2018].

Ávila, J. (2006). Economía. México: Umbral,  p.17. https://books.google.com.mx/books?id=0KksqC7ymJcC&printsec=frontcover&dq=economia&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwjAtom76bPaAhWJ7IMKHYRBC44Q6AEIVjAG#v=onepage&q=economia&f=false

Solis, B. (1972). El hombre y la economía. México: Herrero.

Socialhizo. (2017). Sectores económicos. 06/04/18, de socialhizo Sitio web: https://www.socialhizo.com/economia/sectores-economicos

Descuadrando. (2012). Sector económico. 06/04/18, de descuadrando Sitio web: http://descuadrando.com/Sector_econ%C3%B3mico

Enciclopedia Financiera. (2008). Sector publico. 06/04/18, de Enciclopedia Financiera Sitio web: https://www.enciclopediafinanciera.com/definicion-sector-publico.html

Definición ABC. (2007). sector privado. 06/04/18, de definición ABC Sitio web: https://www.definicionabc.com/economia/sector-privado.php

Guerrero A. (2016). Agentes económicos. 16/04/18, de ABCFINANZAS.COM Sitio Web: https://www.abcfinanzas.com/principios-de-economia/agentes-economicos

Montoya, Juan D. (2018). Agentes económicos. 26/04/18, de Actividades Económicas Sitio Web: http://www.actividadeseconomicas.org/2013/05/agentes-economicos.html

eumed.net. (-). Los agentes económicos. 26/04/18, de eumed.net Enciclopedia Virtual Sitio web: http://www.eumed.net/cursecon/3/agentes.htm

Ávila, J. (2006). Economía. México: Umbral,  p.17. https://books.google.com.mx/books?id=0KksqC7ymJcC&printsec=frontcover&dq=economia&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwjAtom76bPaAhWJ7IMKHYRBC44Q6AEIVjAG#v=onepage&q=economia&f=false

Solis, B. (1972). El hombre y la economía. México: Herrero.

Kanpo estekak

aldatu