Ekonomia planifikatua sistema ekonomiko mota bat da, non ondasunen eta zerbitzuen banaketa edo inbertsioa, ekoizpena eta kapital-ondasunen esleipena plan ekonomikoen arabera egiten den, merkatua baztertuz. Planifikazioa zentralizatua, deszentralizatua, parte-hartzailea edo sobietar motakoa izan daiteke[1][2], eragile ekonomikoen arteko adostasunez sortutakoa, edo estatuak edo beste erakunde nagusi batek zuzentzen duena.

Ekonomia planifikatuen kontrakoan aldiz, planifikatu gabeko ekonomian edo zehazki merkatu ekonomian, merkatuetan jarduten duten enpresa autonomoek hartzen dituzte ekoizpen, banaketa, prezio eta inbertsioari buruzko erabakiak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Nove, Alec. (1987). «Planned Economy» The New Palgrave Dictionary of Economics (Palgrave Macmillan UK): 1–10. ISBN 978-1-349-95121-5. (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  2. Devine, Pat. (2010). Democracy and economic planning: the political economy of a self-governing society. (Nachdr.. argitaraldia) Polity Pr ISBN 978-0-7456-3479-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.