Signs (filma)
Signs (euskaraz, Seinaleak) M. Night Shyamalan indiar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko 2002ko filma da. Mel Gibson, Joaquin Phoenix, Rory Culkin eta Abigail Breslin aktoreek antzeztu zuten.
Filmak estralurtarren Lurraren inbasioa ardatz gisa hartuta, bestelako gai filosofikoagoak ukitzen ditu: naturaz gaindiko fenomenoek gizakiongan betidanik eragin izan dizkiguten zalantzak martxan jartzen dira, heriotza, pertsona maitatuen galera eta ondorengo etsipen sentimendua, fedearen eta bizi pozaren galera, etab.
Argumentua
aldatuGraham Hess (Mel Gibson) Pennsylvaniako landa eremuko baserri batean bizi den erreberendo protestante alarguna da. Bi seme-alaba (Rory Culkin eta Abigail Breslin) eta Merrill (Joaquin Phoenix) anaiarekin bizi da: bere garaian, anaia beisboleko izarra izan zen, baina orain, gasolindegi batean lan egiten du. Emaztea trafiko istripu batean hil ostean, fedea galdu eta, horren ondorioz, bere eliztarrek bertan behera laga dute.
Egun batez, esnatutakoan, etxetik kanpo daudela eta baserriko txakurrak etengabe zaunka daudela ohartu da. Baserritik irten eta haurrak inguruko artadietan topatu ditu baina, era berean, beste gauza izugarri bat ere bai: artadian, 10 metroko diametroko biribil edo soro-zirkulu misteriotsua dago.
Aktoreak
aldatu- Mel Gibson: Graham Hess erreberendoa
- Joaquin Phoenix: Merrill Hess
- Rory Culkin: Morgan Hess
- Abigail Breslin: Bo Hess
- Cherry Jones: Caroline Paski polizia ofiziala
- Patricia Kalember: Colleen Hess
- Michael Showalter: Lionel Prichard.
- M. Night Shyamalan: Ray Reddy
Kanpo estekak
aldatu- Signs filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)