Sierra del Rincón edo Sierra del Rincóneko Biosferaren Erreserba, Madrilgo Erkidegoko udalerri mankomunitate baten izena da. Madrilgo probintziaren iparrekialdeko muturrean dago, Guadalajarako probintziarekin mugan, eta honako udalerri hauek osatzen dute: La Hiruela, Horcajuelo de la Sierra, Montejo de la Sierra, Prádena del Rincón eta Puebla de la Sierra.

Horcajuelo de la Sierra, arkitektura tradizionala.

Mankomunitate hau, udaletxeen eskumenak diren oinarrizko zerbitzu publikoetaz arduratzen da, eta udalerrien tamaina txikiagatik, hauei, euren kabuz ematea zail egiten zaielako. Honako zerbitzu hauek dira:

Argiteria publikoa, Osasuna, Udal hilerriak, Heziketa, kultura, kirolak, gazteria, emakumea eta gizarte zerbitzuak. Tokiko garapena eta kudeaketa turistikoa, Suteen aurkako zerbitzua, babes zibila eta kontzientzia objekzioa. Inguru naturalaren zabalkuntza, defentsa, esplotazioa eta kontserbazioa. Bide garbiketa, garraioa.

Mankomunitate hau osatzen duten udalerriak, abeltzaintza tradizio handikoak dira, gaur egun biztanleria urrikoak, baina bere baliabide natural eta kulturalen garrantzian oinarritutako aberastasun handiarekin.

Mankomunitatearen barnean, aipamen berezi bat merezi dute Cocinillas ibaiaren iturburua eta Montejoko pagadiak, 1974an, Interes Nazionaleko Toki Natural izendatua izan zena, eta Madrilgo Erkidegoko paisaiarek berezienetakotzat hartua.

Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztiek dituzte arkitektura tradizionaleko adibideak, horietatik asko, berrabilduak eta turismorako probesteko ostatu bihurtuak izan direlarik. Landa turismoa, tokiko baliabide ekonomiko nagusienetako bat bihurtu da, azpiegitura eta hornitze turistiko ugari duelarik.

UNESCOk, MaB (Gizakia eta Biosfera Programa)ren Koordinakuntzaren Nazioarteko Kontseiluaren bidez, 2005eko ekainak 30ean, Sierra del Rincón, Biosferaren Erreserba bezala izendatu zuen. Izendapen honekin, Madrilgo erkidegoak, bere bigarren Biosferaren Erreserba lortu du.

Kanpo estekak aldatu