Shenzhengo portua
Shenzhengo portua (txineraz: 深圳港) Txinako Herri Errepublikako Shenzhen hiriko portua da. Herrialdeko bederatzigarren porturik handiena, garraiatutako zamaren arabera (199,0 milioi tona 2007ko datuen arabera).
Shenzhengo portua | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 22°30′N 113°53′E / 22.5°N 113.88°E |
Garraiatutako zama | ||
---|---|---|
Urtea | Tonak | |
2004 | 135.200.000 | |
2005 | 153.900.000 | |
2006 | 176.000.000 | |
2007 | 199.000.000 | |
2008 | 211.200.000 |
Kokapena
aldatuShenzhengo portua hiriko 260 kilometroko kostaldean zehar hedatzen da, eta Kowloon penintsulak bitan banatzen du, ekialdekoa eta mendebaldekoa. Mendebaldeko aldea Lingdingyang ekialdean dago, Perla ibaiaren itsasadarrean, eta sakonera handieneko gunea da, kontainer-ontzi eta tamaina handiko ontziak hartzeko prestatua. Hong Kongdik 37,04 kilometrora eta Guangzhoutik 111,12 kilometrora dago.
Ekialdeko aldea Dapeng Badian dago, eta bertan, mota desberdineko ontziak sartzen dira. Shenzhen hiriko jatorrizko portua zaharra bertan zegoen.
Portuaren ikuspegia
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Txineraz) Shenzhengo portuaren webgunea.
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |