Sheldon Cooper

Sheldon Lee Cooper The Big Bang Theory eta Young Sheldon telesailetako fikziozko pertsonaia da. Jim Parsons aktoreak antzezten du lehenengoan eta Iain Armitagek egiten du haurra zeneko papera. Pertsonaia hau dela eta, Parsonsek Primetime Emmy saria lau aldiz irabazi du, Golden Globe saria eta TCA saria behin eta Critics' Choice Television Award saria birritan. Pertsonaiaren haurtzaroko ibilbidea Young Sheldon seriean jarrai daiteke, 1989an kokatutako telesaila, lau ikasturte aurrera egin dituen Sheldonek bere anaia nagusiarekin ikasturtea hasten duenean.

Sheldon Cooper
Jim Parsons.png
Argitalpena
SortzaileaChuck Lorre eta Bill Prady (en) Itzuli
Ageri den obrak
Interpretatzailea
EponimoaSheldon Leonard eta Leon Cooper
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaSheldon Lee Cooper
JaiotzaGalveston1980ko otsailaren 26a
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaPasadena
Jarduerafisikari teorikoa
ikertzailea
Familia
AmaMary Cooper
Ezkontidea(k)Amy Farrah Fowler
Anai-arrebak

Sheldon Cooper Caltech unibertsitateko fisikari teorikoa da, eta bere lankide eta lagun Leonard Hofstadterrekin pisua partekatzen du. Saioak aurrera egin ostean, bere neska-lagun Amyrekin bizitzera doa, eta Leonard Pennyrekin doa bizitzera. Inteligentzia oso altuko pertsonaia da, baina ez du inolako gaitasun sozialik, ez du umorea ulertzen eta ironia eta sarkasmoa ulertzeko arazoak ditu, nahiz eta askotan erabiltzne dituen. Tolerantzia eza du, eta umiltasun zein enpatia falta nabarmena. Askotan Asperger sindromea duela esan ohi da, baina telesailaren sortzaileetako bat den Bill Pradyk dio ez zela euren helburua inolako sindrome erakustea.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.