Sheep's Head

Sheep's Head, baita Muntervary izenez ezaguna (irlanderaz Rinn Mhuintir Bháire) Irlandako Corkeko konderriaren mendebaldeko muturrean dagoen penintsula eta lurmutur bat da, West Cork eskualdean. Bantry badia eta Dunmanus badiaren artean dago.

Mizen Head
Sheeps head ireland.png
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 51° 32′ 24″ N, 9° 51′ 03″ W / 51.54°N,9.8508333333333°W / 51.54; -9.8508333333333Koordenatuak: 51° 32′ 24″ N, 9° 51′ 03″ W / 51.54°N,9.8508333333333°W / 51.54; -9.8508333333333
Estatu burujabea Irlandako Errepublika
Ur-gorputza Itsaso Zeltikoa

Sheep's Head Way ibilbidea Bantry udalerrian hasi eta penintsula luze eta estu honen guztian zehar Sheep's Head lurmuturreraino 88 kilometro luze da, joan-etorrian. Ibilbide hau muino txikiz beteriko gorabeherez eta kostaldeko itsaslabarrez osatua dago. Ibilbide osoa zortzi ataletan banatua dago, bakoitza oinez egun erdi inguruan egiten delarik. Ibilbide hau Tom Whitty estatubatuarrak eta bertakoa den James O’Mahoney irlandarrak ezarri zuten.

Penintsula honetan hiru herri daude: Durrus (Bantry udalerritik sei miliatara), Ahakista (Bantry udalerritik hamabi miliatara), eta Kilcrohane (Bantry udalerritik hamasei miliatara).

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu