Sexu-abusu

Sexu-gehiegikeria» orritik birbideratua)

Sexu abusua gertatzen da pertsona bat, beraren baimenik gabe, sexu izaera duten ekintzetan parte hartzera behartzen dutenean edota beraren baimenik gabe sexu-izaerako ukitzeak edo antzekoak egiten zaizkionean, indarkeria edo larderiarik gabe. Sexu abusua indarkeriarekin, mehatxuarekin edo larderiarekin gertatzen denean, berriz, sexu erasoa dela esaten da.

Helduak maiz aprobetxatu dira haurren berezko konfiantzaz, sexu abusuak egiteko

Maiz, erasotzailea erasotakoa baino zaharragoa da eta botere eta kontrol nabarmena du erasotakoaren gain. Haien heldutasun edo babes faltagatik, bereziki salatzen dira haur eta adin txikikoek jasaten dituzten sexu abusuak: haurren aurkako jokaera horri pederastia deritzo.

Sexu askatasunaren eta ukigabetasun sexualaren kontrako erasoak aldatu

Sexu askatasuna zera da: norberaren sexualitatea askatasunez egikaritzeko eskubidea eta nor bere gorputzaren jabe izateko eskubidea. Ukigabetasun sexuala, berriz, adingabeei eta babes berezia behar duten pertsonei dagokien askatasun sexuala dela esan dezakegu; hau da, etorkizuneko askatasun sexuala babestua izateko eskubidea eta objektu sexual gisa erabilia izatetik babestua izateko eskubidea.

Sexu abusuak askatasun eta ukigabetasun sexualaren kontrako ekintzak dira. Baina badira eskubide horiek erasotzen dituzten beste ekintza batzuk ere: sexu erasoak eta sexu jazarpenak, alegia. Hori horrela, askatasun sexualaren eta ukigabetasun sexualaren kontrako erasoak fisikoak, psikologikoak, hitzezkoak eta ikusizkoak izan daitezke.

  • Fisikoak: baimenik gabe pertsona baten kontaktu fisiko estua jasatea, adibidez.
  • Psikologikoak: sexu harremanak izateko asmoz, mehatxuak jasotzea edota eragitea.
  • Hitzezkoak: sexuarekin zerikusia duten iruzkin eta proposamen jarraituak pairatzea
  • Ikusizkoak: nahi gabeko sexu erakuskeria pairatzea.  

Sexu erasoa aldatu

Sexu erasoak, beraz, indarkeria edo mehatxuak erabiliz pertsona baten askatasun sexuala erasotzen duten ekintzak dira. Sexu-erasoa zer den jakiteko, erasoa gertatu den tokiko jurisdikzioa eta legea kontuan hartu beharko dira. Izan ere, toki bakoitzeko gizarte edo kulturaren arabera, ezberdintasunak izango dira sexu erasoaren definizioan.

Bortxaketa aldatu

Sexu eraso bat da, erasoa jasaten duenaren baimenik gabe egiten dena eta penetrazioz egiten dena (maginatik, uzkitik edo ahotik). Bortxaketan erasotzailea indarkeriaz eta larderiaz baliatzen da bere biktima bortxatzeko; beraz, oro har, kontaktu fisikoa galdatzen duen eraso bat da.

Sexu abusua aldatu

Zigor kode batzuek, Espainiako erresumakoak, esate baterako, bereizten ditu sexu erasoak eta sexu abusuak[1][2]. Sexu erasoetan indarkeria edota larderia egoten da. Sexu abusuetan, ordea, biktimarekin sexu harremanak egoten dira biktimak harreman horiek onartu gabe.

Sexu eraso eta sexu abusuen arteko bereizketa hau oso kritikatua izan da. Onarpenik ez bada egon, ezinbestean, nolabaiteko indarkeria egon dela uste dute batzuek[3]. Onespenaren definizioaren gainean ere eztabaidatu egin izan da.

Sexu jazarpena aldatu

Sexu jazarpena sexu izaerako mesedeak modu jarraituan eta iraunkorrean eskatzean datza, norberarentzat edo hirugarren batentzat. Portaera horren helburua pertsonaren duintasunari erasotzea da, giro umiliagarri, iraingarri edo mehatxagarri bat sortuz eta nagusitasunezko egoera bat baliatuz.

Normalean lan harremanen eremuan suertatzen den jokabidea da; nagusi batek edo lankide batek beste pertsona bati desio edo eskaera sexualak egiten dizkionean eta jazarpena pairatzen duen pertsonak halakorik eskatzen ez duenean, alegia. Baina ez da lan harremanen eremuan bakarrik gertatzen; izan ere, hezkuntzan eta zerbitzuen prestazioen arloan ere gertatzen da.

Sexu jazarpena jasaten duten biktimei dagokienez, argi dago gehienak emakumeak direla; horregatik, emakumeen aurkako adierazpen bat dela esan daiteke.

Bestalde, kontuan hartu behar da sexu jazarpena modu askotan gerta daitekeela: modu fisikoan, edozein iruzkinen bidez, ahozko zein hitzik gabeko edukiak erabiliz, keinu bidez edo posta elektronikoaren bitartez.

Sexu abusuaren tratamendu juridikoa Espainian aldatu

Zigor Kodearen VIII. Tituluko II. Kapituluan araututa daude sexu abusuei buruzko zigorrak. Oinarrizko tipoa, hau da, oinarrizko delitua osatzen duen giza portaera, 181.1.artikuluan jasotzen da. Horren arabera, pertsona batek, adostasunik gabe, beste baten askatasun sexualari edo ukigabetasun sexualari erasotzen dion egintzaren bat eginez gero, sexu abusuaren delitu baten erantzule gisa zigortua izango da.

Artikulu horrek jasotzen duen zehapena 1 urte eta 3 urte bitarteko kartzela zigorra edo 18 hilabete eta 24 hilabete bitarteko isuna da.  Delitu hori burutzeko oinarrizko elementuak dira: adostasun falta egotea eta indarkeriarik edo larderiarik gabe beste pertsona baten askatasun sexualari erasotzea.

181.2. artikuluan sexu abusuen modalitate berezi bat jasotzen da. Artikulu horren arabera, adostu gabeko sexu abusutzat joko da hamahiru urte baino gutxiago dutenen aurkakoa, konorterik gabe dauden pertsonen aurkakoa edo euren buru-nahasteaz abusatuz gauzatzen dena.

Horrez gain, arlo penalean tipo kualifikatu gisa ezagutzen direnak ditugu. Hau da, delitua burutzeko pertsona batek egin behar duen portaerari ezaugarri edo egoera berezi batzuk gehitzen dizkioten artikuluak, zigorra larritzen dutenak normalean.

Sexu abusuen delituaren tipo kualifikatua 181.4. artikuluan jasotzen da; artikulu horren arabera, sexu abusua haragitzean datzanean zehapena 4 urte eta 10 urteren arteko kartzela zigorra izango da.

181. artikulua

1. Norbaitek, indarkeria, larderia eta adostasunik gabe, beste pertsona baten sexu-askatasun edo ukigabetasunaren aurka atentatu egiten duten egitateak gauzatzen baditu, sexu-abusuaren erantzule gisa, urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra edo hemezortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

Artikulu horrek jasotzen duen zehapena 1 urte eta 3 urte bitarteko kartzela zigorra edo 18 hilabete eta 24 hilabete bitarteko isuna da.  Delitu hau burutzeko oinarrizko elementuak dira: adostasun falta egotea eta indarkeriarik edo larderiarik gabe beste pertsona baten askatasun sexuala erasotzea.

181.2. artikuluan sexu abusuen modalitate berezi bat jasotzen da. Artikulu horren arabera, adostu gabeko sexu abusutzat joko da hamahiru urte baino gutxiago dutenen aurkakoa, konorterik gabe dauden pertsonen aurkakoa edo euren buru-nahasteaz abusatuz gauzatzen dena.

Horrez gain, arlo penalean tipo kualifikatu gisa ezagutzen direnak ditugu. Hau da, delitua burutzeko pertsona batek egin behar duen portaerari ezaugarri edo egoera berezi batzuk gehitzen dizkioten artikuluak, zigorra larritzen dutenak normalean.

Sexu abusuen delituaren tipo kualifikatua 181.4. artikuluan jasotzen da; artikulu horren arabera, sexu abusua haragitzean datzanean zehapena 4 urte eta 10 urteren arteko kartzela zigorra izango da.

Sexu abusu adierazle posibleak aldatu

  • Jarrera aldaketak.
  • Azalpenik ez duten orban, ubel, ebakiak... (genitalen inguruan, bularrean emakumeen kasuan).
  • Arropa puskatu edota zikina.
  • Nahi ez zen haurdunaldia.
  • STG.
  • Depresioa.
  • Jarrera suizida.
  • Droga edo alkoholaren gehiegikeria.
  • Sexuan interesa bat-batean galtzea.
  • Sexuan interesa bat-batean handitzea.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) (html) Delitos sexuales del código penal (español). .
  2. (Gaztelaniaz) Marraco, Manuel. (2018-04-27). «Diferencias entre abuso sexual y agresión sexual» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. Ibai Maruri, Samara Velte, Jon Rejado. (2018-04-27). «Ez da abusua, bortxaketa da!» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu