Exhibizionismo

Erakuskeria» orritik birbideratua)

Exhibizionismo [1] edo erakuskeria pertsona batek besteen aurrean nabarmen agertzeko joera da, nahita edo nahi gabe, gehiegikeriaz eta gizabiderik gabe. Erakuskeriaz jokatzeko era asko daude: janzkeraz, ozenki hitz eginez edota besteei eta soilik bere kabuz bere iritzi, gogo eta sentimenduez etengabe hizketan arituz edota barre algaraz. Harrokeriaz eta haundinahikeriaz aritzea ere erakuskeria mota bat da.

Erakuskeria errugbi partida batean, 1994an.

Sexualitatean, sexu exhibizionismoa pertsona batek edozein egoeratan besteen aurrean biluzik agertu eta bere sexu atalak erakusteko joera da, norberarenganako edo besteenganako sexu asmo bat izanik. Espainian, delitutzat jotzen da sexu erakuskeria. Ez dira, ordea, sexu erakuskeriatzat jotzen, nudismo praktikatzea edo protesta politiko zein sozialetan biluztasuna (esaterako, ipurdia erakutsi) agertzea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Fundazioa, Elhuyar. «exhibicionismo» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.