Setif, Guelma eta Kherratako sarraskiak

Setif, Guelma eta Kherratako sarraskiak 1945ko maiatzean gaur egungo Aljeriaren frantziar kolonizazio garaian izandako sarraskiak izan ziren.

Setif, Guelma eta Kherratako sarraskiak
Bigarren Mundu Gerra eta Aljeriako independentzia gerraren parte
Data1945eko maiatzaren 8tik 22ra
LekuaSetif, Guelma eta Kherratako inguruak, Aljeria Frantsesa
Koordenatuak28°N 2°E / 28°N 2°E / 28; 2
EmaitzaErrepresioa
Gudulariak
Aljeria Aljeriar manifestariak Frantzia Frantziako poliziak eta armada
Galerak
1.020 eta 45.000 hildako artean.
Estimazioa: 3.000 eta 30.000 artean
102 hildako

1945eko maiatzaren 8an hasi ziren, Bigarren Mundu Gerran Aliatuen garaipena ospatzeko desfile bat antolatu zenean. Aljeriako alderdi nazionalistek egunak izan zezakeen garrantzia ikusita, euren aldarrikapenak mahai gainean jartzeko probestu zuten; hala ere, Frantziak manifestazio horiek baimendu zituen baldintza bakar batekin: Frantziako bandera izatea erakusten zen bandera bakarra. André Marie Henri Lestrade-Carbonnel prefetak[1] Aljeriako bandera zuen edonoren aurka tiroz erantzutea agindu zion poliziari[2]. Setif hirian poliziak Bouzid Saâlen aurka tiroz ekin zion, Aljeriako bandera erakutsi zuen gazte musulman bat. Saâlen heriotzaren ondoren, hainbat hildako gehiago izan ziren manifestazioan sortutako istiluen ondorioz, eta Frantziako armadak errepresio gogorra hasi zuen. Kabilia osoan zehar polizia eta kolonoen razziak hasi ziren: Périgotvillen irakurtzen eta idazten zekiten aljeriar guztiak fusilatu zituzten, Chevreuilen hogeiko taldetan antolatu ziren kolonoak eta gorpuak Kherratako arroilan bota zituzten[2].

Aljeriarrek Pied-noirren aurka ekin zuten eta 102 hil zituzten Setif inguruko herrietan[3]. Frantziak oraindik eta bortxa handiagoarekin erantzun zuen eta, oraindik ere, zaila da jakitea zenbat aljeriar hil ziren. Raymond Duval jeneralaren arabera 1.165 eta 1.500 artean[2] izan ziren hildakoak. Aljeriako gobernuak, ordea, 45.000 hildako egon zirela mantentzen du. François Cochet, Maurice Faivre, Guy Pervillé eta Roger Vétillard historialarien arabera 3.000 eta 8.000 hildako artean egon ziren, eta Jean-Louis Planche eta Gilbert Meynieren arabera zenbakirik zehatzena 20.000 eta 30.000 artean egongo litzateke[4].

Aljerian Aljeriako Independentzia Gerraren lehen ekintza bezala ikusi ohi da[5][6]. 2005ean Frantziako enbaxadoreak « tragedia barkaezin » bat zela adierazi zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Document d'archives: LESTRADE-CARBONNEL, André Marie Henri» FranceArchives (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  2. a b c (Frantsesez) «Sétif, Guelma, l'autre 8 mai 1945» L'Humanité 2014-05-08 (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  3. 1948-, Pervillé, Guy,. (2002). Pour une histoire de la guerre d'Algérie : 1954-1962. Ed. A. et J. Picard ISBN 270840637X. PMC 422171352..
  4. (Frantsesez) «8 mai 1945 - Répression sanglante à Sétif - Herodote.net» www.herodote.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  5. (Frantsesez) «Le 8 mai 1945, à Sétif, premier acte de la guerre d’Algérie - RFI» RFI Afrique (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  6. 1932-, Morgan, Ted,. (2005). My battle of Algiers : a memoir. (1st Smithsonian books ed. argitaraldia) Smithsonian Books/Collins ISBN 0060852240. PMC 61361641..

Kanpo estekak aldatu