Serenity (2005eko filma)
Serenity, 2005eko Joss Whedon estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikzio eta abenturazko film bat da. Joss Whedon berak zuzendutako Firefly (2002) telesailean oinarritua dago. Nathan Fillion, Alan Tudyk, Adam Baldwin, Summer Glau eta Chiwetel Ejiofor aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuXXVI. mendea, Gerra Galaktikoa irabazi ondoren, Lurreko bi potentzia agusiak diren AEB eta Txina elkartu eta Aliantza Unibertsala deritzon gobernu totalitario bat osatuko dute. Malcolm Reynolds (Nathan Fillion) eskarmentu handiko kapitaina eta gerra beteranoak bere Serenity espaziontzia alokatuz eta legezkanpoko lanbideak eginez aurrera bizimodua ateratzen du. Bere familia bakarra errebelde eta disidenteez osatutako talde txiki bat da. Malcomek eskifaira bi kide berri gehituko ditu, Simon Tam (Sean Maher) doktorea eta haren arreba River Tam (Summer Glau) izaera desorekatua eta botere telepatikoduna. Malclmek berehala anai-arrebak Aliantzarengandik ihesi dabiltzela jakingo du ta Aliantza neska atzeman arte ezeren aurrean geldituko ez dela da. Ta halaxe, Serenity espaziontziko eskifaia Aliantzaren gudaroste boteretsua eta espazioaren azken mugetan harat-honata dabiltzan Raver barbaroen artean aurkituko dira. Honela bada, benetako arriskyan agian Serenity espaziontziaren barnean dagoela habetzen hasiko dira.
Aktoreak
aldatu- Nathan Fillion: Malcolm "Mal" Reynolds kapitaina
- Gina Torres: Zoë Alleyne Washburne
- Alan Tudyk: Hoban "Wash" Washburne
- Morena Baccarin: Inara Serra
- Adam Baldwin: Jayne Cobb
- Jewel Staite: Kaywinnet Lee "Kaylee" Frye
- Sean Maher: Simon Tam
- Summer Glau: River Tam
- Ron Glass: Shepherd Book
- David Krumholtz: Unibertso jauna
- Chiwetel Ejiofor: Operatiboa
- Michael Hitchcock: Mathias doktorea
- Sarah Paulson: Caron doktorea
- Yan Feldman: Mingo
- Rafael Feldman: Fanty
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)