Serbiar mafia
Mafia serbiarra edo Serbiako krimen antolatua (serbieraz: Cpпска мафија / Srpska mafija) Serbiako edo etnikoki serbiarrez osatutako erakunde kriminalek jasotzen duten izena da. Ez da erakunde bakarra, batzuk baizik. Serbiako kriminalak aktibo daude Europar Batasuneko herrialdeetan, eta haien jarduera ohikoenen artean daude kontrabandoa, arma eta droga trafikoa, xantaia, pertsonen salerosketa, legez kanpoko jokoa, bizkartzain eta sikario lanak.
Serbiar mafia | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Cpпска мафија |
Mota | delinkuentzia antolatua eta Mafia |
Herrialdea | Serbia |
Jugoslaviako Gerrek kriminalei ihesbidea eman zieten nazioarteak Serbiari ezarri zizkion zigor ekonomikoetan. Kriminal serbiar batzuk, estatuko segurtasun indarretako kide bezala kontratatuak izan ziren, Milorad Ulemek "Legija" bezala, Arkanen Tigreen komandante bat, gerraren ondoren, (Txapel Gorriak bezala ezagutzen direnak) JSO berrizendatu zena, eta Serbiako Lehen Ministro zen Zoran Đinđićen hilketa planeatu zuena 2003an.[1]
Zabaldutako herrialdetan
aldatuMafia honen aktibitateak toki askotan ezagutu da. Hona hemen garrantzitsuenak: Serbia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Kolonbia, Mexiko, Peru, Brasil, Bolivia, Argentina, Balkanak, Alemania, Austria, Suedia, Amerikako Estatu Batuak, Italia, Ipar Mazedonia, Grezia, Zipre, Australia, Espainia, Erresuma Batua, Frantzia, Norvegia, Danimarka, Errumania, Hungaria, Kroazia, Eslovenia, Herbehereak, Belgika.
Buru nagusiak Miloševićen garaian
aldatuSlobodan Milošević garaia mafia honen urrezko garaia izan zen. Hauek ziren nagusiak:
- Željko Ražnatović (Arkan), garrantzitsuena
- Milorad « Legija » Ulemek
- Kristijan Golubović
Mafia serbiarra kulturan
aldatuSerbiako mafia hainbat pelikula, eleberri eta bideo-jokotan agertu da. Haiek erakusten dituzten irudiak antzeko erakundeen antzekoak dira: basatiak, odolzaleak, e.a.