Senditzuegi etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Senditzuegi Etxea Getxo udalerriko Neguri auzoko Karmen, Gorbeña, Tejera eta Leioa Etorbide eta kaleek bat egiten duten angeluan kokatuta dago. Estilo eklektikoa du eta 2001 urtetik Getxoko eremu berezian sailkatuta dago.

Senditzuegi etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′17″N 3°00′21″W / 43.337975°N 3.00594°W / 43.337975; -3.00594
Map
Ondarea
EJren ondarea121

Eraikina aldatu

Eraikin bifamiliarra da, lau aldeak agerian dituena, oin laukizuzena eta teilatu etena, horma batez itxiriko lorategi txiki batez inguratua. Altxaeran erdisotoa, behe-oina, lehenengo solairua eta ganbara ditu. Kanpoko aldetik oso konplexua da, lau fatxadetako bakoitzak bere hormapikoa duelako eta guztiak ezberdinak direlako. Sarrera ezker muturrean dago, eta erdi-puntuko arku baten bidez ataripera egiten da, bertan dago eraikinerako sarrera. Alboetako fatxada batean TAPIAren armarria aurkezten da. Dekorazioaren ikuspuntutik, nagusi dira ingeles eraginpeko elementuak, baina euskal molde berriak berezko zituen elementuen artean ageri dira. Honenbestez, itxurazko zurezko bilbadurak era askotan ageri dira eta hormapikoetako eta teilatuko etenuneetako artikulazioekin batera era askotako bermeak dituzten teilategal irtenak ageri dira, baita habe nagusien abiapuntuak, silarri txikiko xehetasunak beheko partean, bay-windows direlakoak, forjazko apaingarriak eta beste. Landu gabeko harri entokatuekin eginak dira paramentuak, zuriz pintaturik daude; itxurazko zurezko bilbaduran berdea erabili zuten. Estilistikaren ikuspuntutik, Britainiako tradizioaren elementuen eta euskal baserriaren elementuen arteko alboratzearen eredu zoragarrienetako bat da etxebizitza familiabakar batean.[1]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

 

  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

 

Kanpo estekak aldatu