Sendim (Miranda do Douro)
Sendim (mirandesez: Sendín) Miranda do Douroko herri bat da eta freguesia ohia da. 38,31 km² azalera du, eta 2011ko erroldaren arabera 1366 biztanle ditu, (35,7 h / km² dentsitatea).Sendim freguesia 2012/2013ko berrantolaketa administratiboaren ondorioz desargertu zen[1], bere gaur egun Sendim eta Atenor Parrokien Batasunean integratuta dago.
Sendim | |||
---|---|---|---|
freguesia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Bragantza | ||
Portugalgo udalerria | Miranda do Douro | ||
Freguesia | Sendim e Atenor | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°23′22″N 6°25′33″W / 41.3894°N 6.4258°W | ||
Azalera | 58,93 km² | ||
Demografia |
1989an herri bilakatu zen, eta mirandesa hitz egiten den eremuan kokatzen da. Sindina izeneko aldaera erabiltzen dute.
Sendim Trás-os-Monteseko Mirandako goi -lautadan dago, Portugal barnealdean
Sendim freguesia Dueroko Nazioarteko Parke Naturalaren parte da, fauna eta floran aberatsa den eremua. Duero ibaitik kilometro batzuetara kokatutako herria da eta, horregatik, itsaslabarrekin identifikatzen da, "Capital das Arribas" deitzen baitzaio. Ibaiaren ertzak osatzen dituzten arrokek ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte.
Ibaiaren ondoan kai bat aurki daiteke.
Biztanleria
aldatuSendimeko fraguesiako biztanleria [2] | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1864 | 1878 | 1890 | 1900 | 1911 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
1 176 | 1 374 | 1 273 | 1 496 | 1 524 | 1 524 | 1 556 | 1 767 | 1 827 | 1 983 | 1 550 | 1 669 | 1 393 | 1 432 | 1 366 |
Jarduera Ekonomikoak
aldatuSendimen jarduera nagusi bat nekazaritza da. Sendimek Ribadouroko Nekazaritza Kooperatiba du eta bertan Pauliteiros, Lhengua eta Medalhado Ribeira do Corso ardoak ekoizten dira. Merkataritza, zerbitzu eta eraikuntza zibilari dagokionez ere jarduerak daude.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lei n.º 11-A/2013, de 28 de janeiro: Reorganização administrativa do território das freguesias. Anexo I. Diário da República, 1.ª Série, n.º 19, Suplemento, de 28/01/2013.
- ↑ Instituto Nacional de Estatística (Recenseamentos Gerais da População) - https://www.ine.pt/xportal/xmain?xpid=INE&xpgid=ine_publicacoes