Secret Valley (euskaraz Haran Sekretua) 1980ko hamarkadako Australiako telesaila bat da. Telecip, Grundy eta TVE artean ekoiztua izan zen. Australia, Espainia eta Frantzian aireratu zen.

Secret Valley
Jatorria
Sortzailea(k)Terry Bourke (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAustralia
Atalak26
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Antzezlea(k)
Hugh Keays-Byrne (en) Itzuli
[[Kategoria:Hugh Keays-Byrne (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaFremantle (en) Itzuli
[[Kategoria:Fremantle (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Australian Broadcasting Corporation
Hasiera-data1982ko ekainaren 10a
Amaiera-data1985eko martxoaren 8a
IMDB: tt0220267 Edit the value on Wikidata

Hego Euskal Herrian 1982ko ekainaren 10etik aurrera larunbata arratsaldero TVE1 katean 18:30etan aireratu ohi zen, gerora 1996an bigarren aireratze batean baita TVE2 katean ere.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Australia, 1980ko hamarkadaren hasiera. Neska-mutil gazte batez osatutako talde batek Dan McCormack izeneko zahar bati bere jabetzako parke zahar bat udaleku bilakatzen lagunduko diote, leko honi Secret Valley ("Haran Sekretua") deituko diotelarik.

Halere, berehala arazoak sortuko dira: McCormacken parkeaz jabetu nahi duen lursail espekulatzaile talde boteretsu baten aurka borrokatu beharko baitira. Horretaz gain, Spider McGlurk buruzagi duen gazte bihurriez osatutako "Armiarmaren Taldeari" ere aurre egin beharko diote, hauek udalekuan infiltratu eta bertakoek antolatzen duten edozein ekintza boikotatzen saiatuko direlarik.

Musika aldatu

Secret Valley telesailaren hasierako abestia itsaskorra berehala ospetsu bilakatu zen, halere Australiatik kanpo jende askok jakin ez arren Waltzing Matilda australiar folk ospetsuan oinarritua dago, Australiako ereserkia ez ofiziala.

Aktoreak aldatu

  • Rodney Bell - Suge (Snake)
  • Beth Buchanan - Beth
  • Miles Buchanan - Miles
  • Simone Buchanan - Simone
  • Toby Churchill-Brown - Toby
  • Benita Collings - Benita
  • Max Cullen - Cribbins jauna
  • Kelly Dingwall - Armiarma McGlurk (Spider McGlurk)
  • Tom Farley - Tom
  • Frank Gallacher - Dan McCormack
  • Vincent Gil - Vincent
  • Dennis Grosvenor - Dennis
  • Marianne Howard - Marianne
  • Hugh Keays-Byrne - William Wopper
  • Michael McGlinchey - Mike
  • Aki Slater - Toshiro
  • Troy Wilkinson - Txantxangorri

Kanpo estekak aldatu