Seabeeak Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerran, seabeeak oso garrantzitsuak izan ziren, bereziki Pazifikoko operazio-frontean. Estatu Batuetako armadako 325.000 gizonek 10.000 milioi dolarretik gorako azpiegitura militarrak eraiki zituzten. Eraikuntzako Batailoietako (CB, ingelesez) kideak heziketa militarra ere jaso zuten borrokalariak zirelako, eta borroka egin zuten, eta bajak izan zituzten. Horregatik, Pazifikoan bakarrik, bi mila seabeek baino gehiagok Zilar Purpura domina jaso zuten[1].
Sorkuntza
aldatuSeabeeak, hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuak sartu, eta hiru hilabetera jaio ziren, Pearl Harborren aurkako erasoaren ondoren. Ben Moreell almirantearen ekimena izan zen, jakinaren gainean baitzegoen beharrezkoa zela ontzigintzako ingeniari batailoiak, langile kualifikatuak eta eraikuntza zibiletik zetozen langileburuak sortzea, nahiz eta 1941eko abenduaren amaieran, proposamena aurkeztu zuenean, Estatu Batuetako armadaren oposizioa gainditu behar izan zuen, ez baitzuen onartzen ofizialek eta soldaduek mundu zibiletik zetozen pertsonen agintepean egotea. Eraikuntza Batailoiak (edo CB, ingelesezko siglen arabera) seabeak (literalki, «itsas erea») izenez ezagutuko ziren ingelesezko CB akronimoaren ebakeragatik, eta 1942ko martxoaren 4an sortu ziren ofizialki, Moreell «Construimus, Batuimus» (Eraikitzen dugu, borrokatzen dugu) dibisaren azpian[2].
Paul Kennedy historialariak aipatuta, Estatu Batuetako Itsas Zentro Historikoaren arabera, «lehenengo erreklutak Boulderreko presa, errepide nazionalak eta New Yorkeko etxe orratzak eraikitzen lagundu zuten gizakiak izan ziren; meategi eta harrobietan, lan egin zuten, eta metroko tunelak hondeatu zituzten; ontzioletan, lan egin zuten; kaiak eta ontziralekuak eraiki zituzten, baita transatlantikoak eta hegazkin-ontziak ere… Hirurogei lanbide kualifikatu baino gehiago ezagutzen zituzten»[3]. Frontera bidali aurretik, Eraikuntzako Batailoien erreklutak entrenamendu eta praktika intentsiboko aldi batetik igarotzen ziren[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kennedy 2015, 407-408 orr. .
- ↑ Kennedy 2015, 404-405 orr. .
- ↑ Kennedy 2015, 405 orr. .
- ↑ Kennedy 2015, 405-406 orr. .
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Kennedy, Paul. (2013). Ingenieros de la victoria. Los hombres que cambiaron el destino de la Segunda Guerra Mundial. Barcelona: Penguin Random House ISBN 978-84-9062-557-6..