Sderot (hebreeraz: שְׂדֵרוֹתSderot, euskaraz: «boulebar»; arabieraz: سديروت‎) Israelgo Hegoaldeko barrutian dagoen hiria da. Israelgo Estatistika Bulego Nagusiaren arabera (CBS), 2011ko amaieran hiriak 24.000 biztanle zituen.[1] Sderot Gazako Zerrendatik eta Beit Hanoun hiritik kilometro batera baino gutxiagora dago.[2] 2010ean egindako erroldaren arabera, biztanleria % 94 judua da, % 5,5 beste etnia batzuetakoa eta % 1 baino ez arabiarra.

Sderot
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaHegoaldeko barrutia
Subdistrict of IsraelAshkelon Subdistrict
Geografia
Koordenatuak31°31′30″N 34°35′49″E / 31.525°N 34.5969°E / 31.525; 34.5969
Map
Azalera4.47 km²
Altuera93 m
Demografia
Biztanleria23.090 (2015)
−2.010 (2017)
Dentsitatea5.165,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1951
Hiri senidetuakAntony eta Steglitz-Zehlendorf

Historia aldatu

Sderot 1951n sortu zen, Irango eta Kurdistango etorkin juduentzako eremu-igarobide (maabarot) gisa, bertako hondakinak kilometro gutxi batzuk hegoaldera zegoen Najdeko jatorrizko biztanleriaren lurrak okupatuz.[3] 1948ko maiatzaren 13an, Negev Brigada israeldarrak Barak Operazioaren barruan (Dalet Planaren zati bat) Nadj okupatu zuen, eta bertoko biztanleak Gazara erbesteratzera behartu zituzten.[4] 1956an, tokiko kontseilu gisa onartu zuten.[5]

Izen sinbolikoa hartu zuen: Negeven, batez ere Beerxeba eta Gaza artean, landaturiko bide eta zuhaitz ilara ugarien atzean, desertifikazioaren aurka borrokatzeko eta paisaia idorra edertzeko eraiki zuten. Negeveko beste herri askok bezala, Sderot toponimoak motibo berde bat du, «basamortua lorarazi» goiburua sinbolizatzen duena, sionismo ideologikoarekin bat egin zuena.[6]

1961eko erroldan, Afrika iparraldeko etorkinen ehunekoa, batez ere Marokokoa, %87koa izan zen hirian, eta egoiliarren % 11 Kurdistango etorkinak ziren.[7] 1950eko hamarkadan, hiriak Marokotik eta Errumaniatik etorritako etorkin ugari hartu zuen. 1990eko hamarkadan, Sderotek beste etorkin olde handi bat hartu zuen Sobietar Batasunaren Aliyahn, biztanleria bikoiztuz. 1996an hiri izendatu zuten.

2007ko maiatzean, Gazatik jaurtitako koheteen kopuruak nabarmen egin zuen gora, eta milaka biztanle aldi baterako ebakuatu zituzten.

2007ko abenduaren 12an, Sderoteko etorbide nagusietako batean 20 Qassam kohete baino gehiago erori ziren egun batean. Ondorioz, Sderoteko alkatea zen Eli Moyalek (Israelgo komunikabideetan oso ezaguna den pertsona bat) ustekabean dimisioa iragarri zuen, gobernuaren porrota aipatuz.[8]

2023ko Israel-Palestina gatazkaren hasieran, 2023ko urriaren 7an, Hamaseko indarrek eraso egin zioten hiririk kaltetuenetako bat izan zen eta zibilak sarraskitu zituzten,[9] Poliziaren komisaria ere suntsituz. Urriaren 12an hiriaren ebakuazio osoa agindu zuten.[10]

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Israelgo Estatistika Bulego Nagusia. (2010-6-30). Table 3 - Population of Localities Numbering Above 2,000 Residents and Other Rural Population. .
  2. (Ingelesez) «Ambassador visits Sderot, impressed by 'spirit of town'» Ukinisrael.fco.gov.uk.
  3. Khalidi, Walid, All That Remains: The Palestinian Villages Occupied and Depopulated by Israel in 1948, Washington D.C.: Institute for Palestine Studies, 1992, pág. 128, ISBN 0-88728-224-5
  4. Benny Morris, The Birth of the Palestinian Refugee Problem, Cambridge University Press, p. 258, ISBN 978-0-521-00967-6.
  5. HaReuveni, Immanuel. (1999). Lexicon of the Land of Israel. Yedioth Ahronoth Publishing ISBN 965-448-413-7..
  6. Sasson, Avi, ed. Sderot. Ariel Publishing and Makom Company.
  7. (Hebreeraz) Rapoport, Meron. (2007-5-25). «The Pioneers of Sderot» Haaretz.
  8. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Sderot dimite por el continuo lanzamiento de Qassam contra la ciudad israelí desde Gaza» Terra 2012-06-29.
  9. (Gaztelaniaz) «Imágenes estremecedoras en Sderot: calles regadas de cadáveres fusilados tras la incursión palestina en Israel» Clarín 2023-10-07.
  10. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Sderot pide al Gobierno evacuar a todos residentes tras el último ataque con cohetes» Infobae 2023-10-12.
  11. Sderotplatz in Zehlendorf

Kanpo estekak aldatu