Scattergories mahai-joko bat da, Parker Brothers konpainiak 1988an argitaratua. Kategoriak jolasean oinarrituta dagoela ematen du. Hasbro-k urte batzuk geroago erosi zuen Parker Brothers enpresa eta Milton Bradley markarekin argitaratu zuen jokoa munduan zehar.

20 alde dituen ikosaedro itxurako dadoak, ingelesez jokatzeko, A, B, C, D, E, F, G, H, I, J, K, L, M, N, O, P, R, S, T eta W letrak ditu, eta Q, U, V, X, Y eta Z letrak baztertzen ditu. Euskaraz R-, V- edo C- baztertu daitezke eta ikosaedroan U eta Z sar daitezke.

2-6 jokalariren arteko jokoaren helburua puntuak metatzea da, hitz-kategoria multzo bateko zerrendatxoak idatziz, izen bakarreko hitzen multzoen bidez. Hasierako letra emanda, epe labur baten barruan, jokalariek atera den letrarekin hasita azkar idatzi beharko dute ortografia akatsik egin gabe . "Kategoriak" izeneko joko tradizionalean oinarritzen da jolasa.

Telefono adimenduentzako bertsioa

aldatu
 
Ikosaedro - Letren dadoa egiteko proposamen bat. Irudian abezedarioko J-, Q-, R-, W-, X- eta Y-, letrak baztertu egin dira. (Euskaraz hobe C- edo V- baztertzea J- baino).

Scattergories iTunes aplikazioen dendan eskaini zuten 2015ean. Jokoa Magmic-ek garatu zuen eta Hasbroren bidez komertzializatu zen.

Kanpo estekak

aldatu