Scalextric
Scalextric, trakzio elektrikodun miniaturazko auto ekoizle bat da. Auto hauek gida eta korronte elektriko iturri diren artekadun lasterketa zirkuitoetan dabiltz.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/Scalextric1.jpg/250px-Scalextric1.jpg)
1952an Fred Francis asmatzaileak kordazko miniaturazko autoak asmatu eta Minimodels Ltd. enpresak ekoizpenari ekin zion.
Izena Scale X (X eskala) eta Electric (Elektriko) ingelesezko hitzen elkarketatik datorkio, alegia, Scalex + trick. Eskala 1/32an ezarri zen, halere modelo batetik bestera ere alda daiteke.
1962an Minimodels enpresak Exin kataluniar jostailugintza enpresari Iberiar penintsula osoak Scalextric modeloak saltzeko jabetza baimena saldu zion.