Scala dei Turchi

Siziliako arroka egitura berezia

Scala dei Turchi (euskaraz: «Turkiarren eskailera») Sizilia hegoaldeko itsasertzean dagoen arroka eraketa bitxia da. Agrigentoko probintzian kokaturik dago[1] eta uharteko erakarpen turistikoetako bat da, Montalbano komisarioa telesailean agertu zenez geroztik batez ere[2]. Natura 2000 sarean dago[3].

Scala dei Turchi
Datu orokorrak
Motalurmutur eta Natura 2000 sarea
Azalera30 ha
EponimoaTurkiar
Geografia
Map
Koordenatuak37°17′24″N 13°28′22″E / 37.28993°N 13.47268°E / 37.28993; 13.47268
Honen parte daNatura 2000
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
ProbintziaAgrigentoko probintzia

Erdi Aroan inguru haietan pirata sarrazenoen eta berebereen erasoak ugari izaten ziren, garai hartan guztiei turkiar esaten zieten. Inguru honetan haize-babeslekua aurkitzen zuten eta lehorreratzeko gunea ere bazen. Bestalde arroka egitura mailakatua da, eskailera itxura hartzen duena.

Geologia

aldatu

Kolore zurizko tupa harriz osaurik dago. Pliozeno epokan itsas hondoan pilatu ziren foraminifero plantonikoen pilaketaz eratu zren geruza zuriak[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Italieraz) «Scala dei Turchi» La Valle dei Templi (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
  2. (Italieraz) «Realmonte, La scala dei Turchi, Realmonte Podcast» Loquis (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
  3. «EUNIS -Site factsheet for Scala dei Turchi» eunis.eea.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
  4. «Scala dei Turchi (AG)» www.geositidisicilia.it (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).

Kanpo estekak

aldatu