Savukoskiko armarria (finlandieraz, Savukosken vaakuna) Finlandia ipar-ekialdean dagoen Savukoski udalerriaren ikur nagusia da.

Savukoskiko armarria
Savukoskiko armarria

Armarria Heikki Paaer artistaren lana da eta udalbatzak Savukoskiko ikur nagusitzat hartu zuen 1956. urteko abenduaren 14an (Barne Ministerioak hurrengo urteko apirilaren 17an onartu zuen). Bertan agertzen diren irudiekin, egileak udalerria antzinako kultura eta bizimoduarekin lotu nahi izan zuen; zelai beltzaren aurrean, urrezko zutikako sami biltegi tradizionala dago, sustraiak dituen enborrak lurretik goratzen duena. Biltegi hauek, hain zuzen ere, samiek tresnak eta bizi hornigaiak gordetzeko erabiltzen zituzten eraikinak ziren, lurzorutik egurrezko zutabeen bidez altxatzen zituztenak. Hala, sustraiak diruditen zutabeek, eta, oro har, armarriaren sinbolismoak udalerria eta antzinako kulturaren arteko zubia egiten du, alegia, egungo savukoskiarren eta jatorrizko sami biztanleen arteko lotura. Azkenik, aipatzekoa da Savukoskiko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua negualdean irudikatzen dutenak [1].

Erreferentziak aldatu

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 158 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu