Savo uharteko gudua, Savo uharteko lehenengo gudua edo —japoniarren izendapenean— Salomon itsasoko lehenengo gudua (Dai-ichi-ji Soromon Kaisen), Bigarren Mundu Gerrako Japoniar itsas armadaren eta aliatuenaren arteko itsas gudua izan zen, Guadalcanalgo kanpainako itsas borrokaldirik handiena, 1942ko abuztuaren 8tik 9ra gertatua.

Gudu hori izan zen Guadalcanal uhartearen inguruko itsasoetan jazoko ziren borroketan lehena. Hori zela eta, itsasarte horiei Ironbottom sound (ingelesez, burdinazko hondoko itsasarteak) deitu zieten. Borrokaldi hori lehenengoa izan zen itsasoko eta aire nahiz itsasoko 5 borroka handiren artean. Japoniarrek estatubatuarrak egotzi nahi zituzten itsaso horietatik, Guadalcanalgo lehorreko kanpainan gailentzeko. Itsas borrokaldi horien arteko atsedenaldiak gero eta luzeagoak izan ziren, berriz elkartu eta prestatzeko, eta ez ziren amaitu 1942ko azaroaren 30 arte.

Kanpo estekak aldatu