Sasoi fisiko
Sasoi fisikoa pertsona edo animalia batek ariketa fisiko bat egiteko eta horren ondorioak jasateko duen ahalmen fisiko eta psikikoarekin lotura duen osasun-egoera da. Hau entrenamendu egokiaren, elikadura orekatuaren eta bizi-ohitura osasuntsuen bitartez lortzen eta hobetzen da.
Ariketa fisiko batean une oro neke zantzurik gabe errendimendu handia erakusteari sasoi betea deritzo. Aldiz, akidura eta errendimendu eskasa agertzeari sasoi eza deritzo.