Sasiadiskidea hizkuntz ezberdinetan agertzen den baina esanahi ezberdina hartzen duen hitza da. "Sasiadiskide" izendapena frantsesezko "faux-ami" izendapenetik eratorria da, hau aldi berean itzultzailearen lagun faltsua ("faux amis du traducteur") izendapenaren laburdura da, 1928an Maxime Kœssler eta Jules Derocquigny frantziar hizkuntzalariek idatzitako Les Faux Amis ou les trahisons du vocabulaire anglais ("Lagun faltsuak edo ingeles hiztegiaren traizioak") liburuaren izenburuan jatorria du.

Euskaraz honen adibide argia bizarra hitza litzateke, beste hainbat hizkuntzetan ere badagoen baina esanahi ezberdina duen hitza: gaskoiera, frantses eta ingelesez bizarre ("ausart"); eta gaztelaniaz bizarro ("bitxi"). Beste adibide bat zelebre ("bitxi") litzateke, gaztelaniaz célebre ("ospetsu").

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.