Sasamón Burgosko udalerria da, Odra-Pisuerga eskualdean dagoena.

Sasamón
Espainiako udalerria
Sasamon01.jpg
Sasamón.png
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaBurgosko probintzia
Alkatea Jose Luis Herrera Perez (en) Itzuli
Izen ofiziala Sasamón
Posta kodea 09123
INEk ezarritako kodea 09363
Herriburua Sasamón
Geografia
Koordenatuak 42° 25′ 05″ N, 4° 02′ 30″ W / 42.4181°N,4.0417°W / 42.4181; -4.0417Koordenatuak: 42° 25′ 05″ N, 4° 02′ 30″ W / 42.4181°N,4.0417°W / 42.4181; -4.0417
Azalera 113 km²
Altuera 828 m
Mugakideak Iglesias, Castellanos de Castro, Hontanas, Castrojeriz, Villasandino, Grijalba, Villamayor de Treviño, Sordillos, Villegas, Pedrosa del Páramo, Isar eta Villanueva de Argaño
Demografia
Biztanleria 983 bizt. (2019)
Dentsitatea 8,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula BU
sasamon.org

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.269 biztanle zituen.

OndareaAldatu

Sasamonek ondare aberatsa dauka. Bertan, Mergal de Fermetel-eko eta Santa Maria la Real-eko elizak nabarmentzen dira. Bertako Villa Plazak interes kulturalekoa izendatu du Espainiako Ministerioak. Plaza txiki bat besterik ez baldin bada ere, kategoria artistiko handikoa da.

Arkitektura erlijiosoaAldatu

Santa Maria la Real Eliza: Estilo gotikokoa da eta XII-XIII. mendeetan eraiki zen. Gaur egun, Sasamon esfortzu handia egiten ari da eliza hau ezaguna bilakatzeko.

Ermita: Sasamoneko kanpoaldean dago eta oso egoera kaxkarrean dago, eta osorik dagoen pieza bakarra Kalbano gurutzea da, XV. mendekoa dena.

GastronomiaAldatu

Sasamoneko Gazta: azken urteotan oso famatua egin da gazta izugarri hau eta, horren ondorioz, gero eta leku gehiagora esportatzen dute. Gazten ekoizpenaz Safornil familia arduratzen da.

Haragiak: Harategi bakar bat dago herrian, baina nahiko handia delako eta bertan produku tipikoenak saltzen dituztelako.

Gozogintza: Sasamonen oso tipikoak dira Gaztelar Erroskillak. Zaporea beste erroskillena bezalakoa da, baina haien itxura da bezeroak erakartzen dituena.

SalagutiAldatu

Etxe-museo hau turismo aldetik erakargarritasun handikoa da. "Carlos Gutierrez Salaguti" eskultorea da etxe honen sortzailea. Bera Sasamonen jaio zen eta bertan dauzka bere lan guztiak. Bere lan garrantzitsuena bere etxea da, bertan, bere aurpegiaren irudia egin zuelako. Edonor joan daiteke Salagutira, berak ezer ez kobratu barik bere obra guztia erakutsiko dizulako.

OstatuakAldatu

Sasamonen egun batzuk pasa nahi badituzu, hiru ostatu dituzu aukeran:

  • La Cambija.
  • Humilladero.
  • Gloriaren etxea.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.