Sara Oceja Salazar

Arkitektoa eta politikaria

Sara Oceja Salazar (Durango, Bizkaia, 1970eko martxoaren 29a) arkitektua da eta 2023ko ekainaren 17tik Durangoko Udaleko 2. Alkateordea Euzko Alderdi Jeltzaletik.[1]

Sara Oceja Salazar

alkateorde

Bizitza
Jaiotza1970eko martxoaren 29a (54 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta politikaria
KidetzaEuskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

Goi-mailako arkitektura ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa, ETSASS.

Hirigintzako goi-mailako ikastaroa. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola, IVAP- LHIEE

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kidea, EHAEO (Bizkaiko Ordezkaritza)

Euskera: C1 (Gaitasun Maila). Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean lortutako titulua

Lan esperientzia aldatu

Jarduneko goi-mailako arkitektoa da. Durangoko Udaleko zinegotzia 2003-2007 agintaldian; Hirigintza eta Ingurumen Batzordeko lehendakaria. Berdintasun Batzordeko lehendakaria. Berdintasunerako Udal Kontseiluko lehendakaria. 2023ko ekainetik Durangoko Udaleko 2.Alkateordea da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu