Santutegi (judaismoa)

Artikulu hau judutarren tenpluko egiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santutegi (argipena)».

Santutegi edo toki santu-santua (latinez sanctsantorum) Antzinako Israelgo judutarren Tabernakuluaren eta Jerusalemeko tenpluaren parte bat zen, tenpluaren aurrealdea.[1]

Jerusalemgo tenpluaren berregiketa honetan, alderdi arrosa da santutegia.

Tora liburu sakratuak tenpluko parterik pribatuena eta sakratuena gisa deskribatzen du. Kristauen Biblian ere aipu ugari daude Itun Zaharrean, eta Elizen Arteko Biblian, euskaraz, santutegi hitza erabiltzen da egitura deskribatzeko[2].

Jerusalemgo tenpluaren santutegian gordetzen judurarren Itun-kutxa non Jainkoak Moisesi Sinai mendian eman zizkion Hamar Aginduak jasoak zeuden. Israelgo apaiz nagusia soilik sartzen ahñ zen gune horretan, eta hori bakarrik egin zuen barkamen egunean, Yom Kippur izeneko jai-egun liturgikoan.

Erreferentziak aldatu

  1. Simón Dubnow, Manual de la Historia Judía, Buenos Aires: Sigal, 1977, p. 103. El término antiguo es utilizado solo con sentido cronológico e implica que ambas construcciones fueron realizadas y empleadas en la Edad Antigua.
  2. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).

Kanpo estekak aldatu