Santo Cristo de Miranda baseliza

Santo Cristo de Miranda baseliza Santa María de las Hoyas herrian dago, Soriako probintzian, Espainian. XIII. mendeko eraikina da baina oso berritua.

Santo Cristo de Miranda baseliza
Kokapena
Koordenatuak41°45′51″N 3°08′17″W / 41.76425°N 3.13803°W / 41.76425; -3.13803
Map
Kapitelak interesgarriak dira.

Ezaugarriak aldatu

Garai batean gaur egun baseliza dagoen inguruan desagertutako Miranda herria zegoen. Baseliza herri horren azken aztarna da.[1] XIII. mendean eraikia, mende horren azken aztarna atelada da. Baselizaren gainontzeko eraikina XVIII. mendekoa da.

Arkiboltak interesgarriak dira, bereziki erakusten duten apaingarriei esker: elementu begetalak eta xake taularen itxurakoak. Kapitelal, bestetik, oso hondatuta daude baina, hala ere, oraindik zenbait elementu ikus daitezke: bi gladiadore borroka ondoren elkar eskua ematen, eta animalia mitologikoak.

Baselizaren barruan XIV. mendeko tailu polikromatu erromanikoa ikus daiteke, Mirandako Kristo Santua.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu