Santa Maria Maddalena (Erroma)

Santa Maria Maddalena eliza, eliza katolikoa da, Erromako Colonna rionean dagoen izen bereko plazaren parean.

Santa Maria Maddalena (Erroma)
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°54′00″N 12°28′36″E / 41.9001°N 12.4767°E / 41.9001; 12.4767
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1735
Izenaren jatorriaMaria Magdalena
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria Magdalena
Arkitektura
ArkitektoaCarlo Fontana
Materiala(k)adreilua
EstiloaBarrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza della Maddalena, 53 - Roma
Webgune ofiziala

Ezaugarriak

aldatu

Eliza kokapen honetan dago dokumentarua 1586tik; baina ezagutzen dugun eraikina XVII. mendean hasi zen eraikitzen, 1699an estilo barrokoan amaitu zelarik. Haren fatxada, oro har, Giuseppe Sardi italiarrak apaindu zuen 1735ean. Hala ere, Alessandra Marino historialariak dio autorea Manuel Rodrigues dos Santos arkitekto portugaldarra izan zela, kontuan hartuta Dos Santos ebanista gisa eratu izanak azalduko lukeela fatxadan jarritako dekorazioaren eta garai hartako ebanisteria italiarraren lan garaikideen arteko antzekotasuna.[1]

Erlikiak

aldatu

Sebastiano Concak Lelisko San Kamiloren fresko bat margotu zuen elizan, haren erlikiak tenpluaren barruan baitayde. Tradizioz, eliza honetan Santa Martzela, Aixeko San Maximino eta baita Maria Magdalena beraren gorpuzkiak gordetzen dira erlikia gisa.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Alessandra Marino, La decorazione settecentesca della facciata di S. Maria Maddalena: un'occasione per alcune precisazioni sul rococò romano, Quaderni dell'istituto di storia dell'architettura, 15 - 20, 1990 - 2, págs. 789 - 98.

Kanpo estekak

aldatu